euskaraz.net
Jokoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 87 2007/06 »  Jokoak



Aisialdia

NBA Live 07

Play Station 2rako egindako joko berri bat da. Bertan zuk nahi duzun jokalaria eta taldea aukera ditzakezu. Joko honek baditu zenbait gehigarri edo extra: hirukoak jaurtitzeko txapelketak, birrintze- edo “mate” txapelketak, eta abar. Play off-a joka dezakezu, eta “mate”-ak hobetzeko ikastetxe batera ere joan zaitezke. Asko gustatu zaigu jokoa, aukera asko ditu eta denbora erraz pasatzen da. Dena dela, jokoa gustatzeko saskibaloia gustatu behar zaizu. Hala bada, ondo pasa!


Grand theft auto (Vice city stories)

Zu Vic Vince izango zara joko honetan, Vice City-ko gizon garrantzitsu bat. Talde edo banda bat daukazu, baina beste banda batzuk suntsitu egin behar dituzu, negozioa ken ez diezazuten. Zure negozioa hainbat motatakoa izan daiteke (drogak, autoak...), eta uretako motorrak, helikopteroak, eta abar garraia ditzakezu. Jokoa dibertigarria da, batez ere akzioz betea.


Pro evolution soccer 6

Futbolari buruzko jokoa da, grafiko onak ditu gainera. Partidak jokatu behar dira, eta ahalik eta gehien irabazi. Asko irabazten badituzu, lehenengo mailara igo zaitezke. Joko hau dibertigarria da eta ongi dago, kirolean oinarritzen baita. Umeentzat ere balio du, ez dago-eta indarkeriarik.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena