euskaraz.net
Intxaurrondo hegoa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 88 2007/11 »  Intxaurrondo hegoa



Donostia auzoka


Zuzendariarekin hizketan
Aurrera doaz Intxaurrondo Hegoa ikastetxe publikoko handitze-lanak
Frontoia eta hirugarren solairua egin dituzte dagoeneko, nahiz eta azken hori oraindik ezin den erabili; eskolako komun guztiak ere berritu dituzte.
Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko obren prestaketa-lanak iazko uztailean hasi ziren, baina irailean ekin zieten bete-betean. Azken urte hauetan haur asko matrikulatu dira, eta gela gehiago behar zirenez, handitze-lanak egin behar izan dira. Lekurik ez zegoenez, musika-gela eta txikien psikomotrizitate-gela patioan jarritako kubo aurrefabrikatu batzuetan jarri dituzte.

Eskola premia berri horietara egokitzeko denbora asko behar denez, bertako ikasle, irakasle eta langileek obren eragozpenak pairatu behar izango dituzte ikasturte honetan ere.

Aurten, eskolara itzultzean, aterpea hautsez beteta topatu dute ikasleek, garabiak eta porlan-ontzi handiek ondoko futbol-zelaian jarraitzen baitute. Ikasgelak, ordea, garbi-garbi zeuden. Hala ere, Itziar zuzendariak eta Elena ikastetxeko zaindariak jakinarazi digutenez, ikasleak irailean etorri baino lehen, hankaz gora zegoen eskola, eta Udalak kontratatutako garbiltzaileek nahikoa lan izan dute gelak antolatzen eta garbitzen. Urduritasun handiko uneak izan ziren.

Urtebete lanean

Urtebete daramate lanean, eta, Iñaki Olarzar obren arduradunak dioenez, epeak errespetatzen ari dira. Falta diren berrikuntzak (gimnasioa, aldagelak, eskailerak eta goiko solairuko komunak) otsailerako bukatu behar dituzte, eta gainerakoa maiatzerako.

Gure ustez, buruhauste, zarata eta deserosotasun hauen guztien emaitza ederra izango da. Dotore geratuko zaigu eskola. 6. mailako neska-mutilek, ordea, ezin izango dute gehiegi gozatu eskola berriaz, beste ikastetxe batera joango baitira DBH egitera. Gainera, Lauaizetara joaten direnek berriro antzeko obrak topatuko dituzte. Intxaurrondo Hegoa, 6. maila.







Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena