euskaraz.net
Astigarraga aldatzen

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 88 2007/11 »  Astigarraga aldatzen



Donostia auzoka

Astigarraga aldatzen ari da
Astigarraga nahiko txikia zen lehen. Baserriak besterik ez zeuden, Udaletxea eta ezer gutxi gehiago. Baserritarrak beren produktuekin elikatzen ziren, eta gehienak sagardotegiak ziren. Gaur egun, Santiagorako erromes-bidea bertatik pasatzen da. Orain dela 20 urte, Donostiatik banandu zen.

Zer gertatzen ari da?

Astigarraga handitzen ari da. Bost urte barru hiri bihurtuko da. Abiada Handiko Trena, autopista eta zubi bat eraiki nahi ditu Udalak. Zurrumurruen arabera, dukesaren etxea hotel bihurtuko dute.

Urumea ertzeko baratzak etxez beteko dira. Ondorioz, jende gehiago etorriko da Astigarragan bizitzera. Zerbitzu publikoak ere gehitu egin beharko dira. Horrenbeste aldaketekin, herri modernoa bihurtuko da. Beldur gara horrenbeste etxe eta eraikin egiten jarraituz gero, ez ote dugun berriro Donostiarekin bat egingo.

Eta ikastetxea?

Txiki geratu zaigu. Etxe asko egin dituzte, ikasle asko etorri dira eta ez gara denok sartzen. Herrian egiten ari diren obra guztiak ez zaizkigu gaizki iruditzen (bidegorria egin dute Martuteneraino), baina Ikastola ere handitu egin beharko lukete. Badugu horretarako proiektua, eta urtebeteko epean osatzea espero dugu.

Orain, 6. mailakoak Ikastolako eraikinean gaude, baina 5. mailakoek barrakoietan jarraitzen dute. Gu ere, 6. mailakoak, ikasturte hasieran eraikin aurrefabrikatuetan hasi ginen, eta hasi eta gero aldatu gaituzte lekuz.

Musika-gela, jangela eta soinketarako gela ikastolatik kanpo daude. Txikiak gero eta gehiago dira, eta laster txingurririk ere ez da sartuko.

Santiagomendi arriskuan

AHT jarriko dute bertan eta, horretarako, obra asko egin behar izango dituzte Santiagomendin. Hango animaliak, agian, hil egingo dira autoren batek harrapatuta. Bestalde, etxeak egitea besterik ez dute pentsatzen, eta guk ez dugu halakorik nahi.

Arantzazuko Ama Ikastolako 6. maila

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena