euskaraz.net
Peñaflorida institutua

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 88 2007/11 »  Peñaflorida institutua



Donostia auzoka

Peñaflorida institutua, bi eraikinetan
2007-2008 ikasturtean gauza bat aldatu da Amarako Peñaflorida institutukoentzat.
Hirugarren eta laugarren mailako ikasleak Peñaflorida 2 izena hartu duen Usandizaga ondoko eraikinera joan dira. Hirugarren eta laugarren mailako ikasle batzuei pena eman die eraikinez eta irakaslez aldatu behar izateak, eta lehenengo eta bigarren mailako ikasle batzuek ere antzeman dute aldaketa, lagun edo anai-arrebengandik aldendu behar izan baitute.


Telmo Arzelus
“Peñaflorida 2 dibertigarriagoa da”
Peñafloridako 3. mailako Telmo Arzelusi egin diogu elkarrizketa. Hona hemen bere iritzia. Peñaflorida 2, beste Peñaflorida baino handiagoa al da?

Bai, eta dibertigarriagoa ere bai.

Zein Peñaflorida nahiago duzu ? Zergatik?

Nik Peñaflorida 2 nahiago dut, bertan pasilloak zabalagoak direlako eta gauza guztiak berriak direlako.

Nolakoa da bertako jolastokia?

Saskibaloi eta futbol zelaiak handiagoak dira eta, gainera, ez daude biak batera.

Eskolako materiala nolakoa da?

Mahaiak, aulkiak eta arbela berriagoak eta hobeak dira.

Nolakoak dira pasilloak?

Zabalak eta handiak.

Eta gelak?

Gelak berriak dira, eta kristalezko ateak dituzte.

Non dauzkazue armairuak?

Hasieran terrazan genituen, baina orain, sotoan izan ezik, pasillo guztietan dauzkagu.

Irune Artola, Ander Arzelus, Maddi Goikoetxea eta Maddi Telletxea

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena