euskaraz.net
Tasmaniako deabrua

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 88 2007/11 »  Tasmaniako deabrua



Ekologia

Tasmaniako deabrua
Tasmaniako uhartean bizi den deabrua munduko martsupialio haragijale handiena da. Lehen Australian ere baziren, baina abereak eta oiloak jaten zituztela uste zutenez, nekazariek denak akabatu zituzten. Gaur egun irauten duen espezie bakarra zakur ertain baten tamainakoa da; 4-12 kg pisatzen du, 52-80 zm-ko luzera du eta 23-30 cm-ko buztana dauka. Larru beltza eta iluna du, eta orban txuri bat nabarmentzen zaio eztarrian. Gautarra da, eta egun osoa gordelekuan sartuta igarotzen du. Beste animalia txikiez eta hildako animalien hondakinez elikatzen da. Beldurra ematen du haren oihuak. 90eko hamarkadaren bukaeran 150.000 deabru zeuden Tasmanian. Orduz geroztik, minbizi larri batek deabruen populazioa erdira jaitsi du. Gaixotasun honek deabruen ahoa, lepoa eta aurpegia erasotzen ditu. Ez da gaixotasun horren jatorria ezagutzen, baina ugalketa eta abarretan, beren artean kutsatzen dela uste da. Ikerlariak gaixotasun hau kontrolatu nahian dabiltza. Horretarako, deabruak beste leku batera eraman dituzte, eta osasuntsu daudenak berrogeialdian mantentzen dituzte, populazio hori desager ez dadin. Animalia hauek egokitu egin dira denboran zehar: XX. mendean ia desagertu arte ehizatu zituzten arren, aurrera egitea lortu zuten. Lagunduz gero, arazo hau gainditu eta bizirik irauteko aukera izango dute.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena