euskaraz.net
Internet: helbideak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 88 2007/11 »  Internet: helbideak



Teknologia berriak

Nintendo Wii
Wii Nintendoren 7. generazioko bideo-kontsola da, Nintendo GameCubearen ordezkaria. Aurrez Revolution izen teknikoaz ezagutzen zen. Hark, Nintendoren esanetan, enpresak hartutako norabidea erakusten zuen.

Nabarmentzekoa da Wii izan dela, Nintendorena izan arren, Nintendo hitza izenean ez duen lehen kontsola. Wiiren ezaugarri nagusia kablerik gabeko kontrola da (Wii Remote edo Wiimote, ingelesez); hiru dimentsioko espazioan, mugimenduak eta errotazioak detektatzeko gai da. Kontrolak bibrazio funtzioak eta bozgorailu txiki bat ditu.

Azken generazioko kontsola honen ezaugarri teknikoak ez dira aipagarrienak; Play2-ak baino grafiko hobeak ditu, baina aldea ez da oso handia. Jokagarritasunaren aldetik dakar berrikuntzarik nabarmenena. Ezin da egungo kontsolekin alderatu.

240 euro balio duen arren, azken generazioko kontsolen artean merkeena da, baita entretenigarriena ere. Nolanahi ere, Nintendorena da eta haurrei zuzendua dago.


Firefox euskaraz
Interneten azkar eta, batik bat, seguru ibili nahi dutenek eskura dute dagoeneko Mozillaren sare-ibilgailuaren azken bertsioa, euskaraz eta doan: Firefox 1.5. Mozillak-ek joan den azaroaren bukaera aldera plazaratu zuen Firefox 1.5 eta, egun gutxiren buruan, software libreko sare-arakatzaile ezagunenaren azken bertsioa euskaraz eskura dezakegu, euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen Librezale.org lantalde irekiaren eskutik.

Euskararekin batera, beste 36 hizkuntzatara moldatuta ere aurki daiteke Firefoxen bertsiorik berriena.

Firefox, sarean ia erabateko nagusitasuna izan duen Microsoften Internet Explorer sare-ibilgailuari gero eta konpetentzia handiagoa egiten ari zaiola esan daiteke. Mundu osoan zehar, 100 milioi deskarga baino gehiago izan ditu Firefoxek, eta 1.5 azken bertsioarekin, deskarga kopurua areagotzea espero dute bere sortzaile eta bultzatzaileek.

"Beste edozein web nabigatzaile baino arinagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa da" Firefox Librezale.org-ekoen-en hitzetan. Eta software librea izanik, Interneteko erabiltzaile orok erabat doan eskura dezake, gainera.
Cebanc

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena