euskaraz.net
Inkesta: telebista

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 89 2007/12 »  Inkesta: telebista

Iritzi-miritziak

Telebista
Beti esan izan da telebistako programa gehienak zabor-programak direla eta ez dagoela gazteontzako saio aproposik. Egindako ikerketa batzuen arabera, gazteok egunean, batez beste, lau ordu pasatzen ditugu telebistaren aurrean. Gainera, programa desegokiak ikusten ditugu, eta horrek ez digu ezer onik ekartzen. Guk hau guztia egia den jakin nahi izan dugu, eta ikaskide batzuei zenbatetan eta zer ikusten duten galdetu diegu.


Gadea Bergaretxe

“Gehien gustatzen zaizkidan telebistako programak gazteentzako telesailak dira: Los Simpson, Kyle XY, eta abar. Oso dibertigarriak dira, eta aisialdirako ondo daude. Ikasi behar ez dudan arratsaldeetan eta asteburuetan bakarrik ikusten dut telebista.”
Sara Aranburu

“Nire iritziz, telebista da eguneroko estresetik ateratzeko irtenbiderik onena. Normalean, gauez ikusten dut telebista; filmak eta telesailak, batez ere. Aisialdian entretenitzeko modu bat da, nahiz eta batzuetan interesatzen ez zaizkigun programak egiten dituzten.”

Miguel Mugica

“Normalean telesailak ikusten ditut. Antena 3, Telecinco eta Cuatro kateak ikusten ditut gehien, bertako saioak dibertigarriak iruditzen zaizkidalako. Telebistaren aurrean hainbeste ordu pasatzea arazoa omen da, gazteok gutxiago ikasten dugulako. Horregatik, egin beharreko lehenengo gauza ikastea da, eta, gero, denbora baldin badugu, telebista ikusi.”
Paula Aizpurua

“Gazteentzako telesailak ikusten ditut gehienbat: One Tree Hill, The OC, eta abar. Hala ere, aisialdirako denbora asko ez dudanez, ez dut betarik izaten nahiko nituzkeen guztiak ikusteko. Beraz, gehien interesatzen zaizkidanak edo astean zehar izaten diren programak grabatu egiten ditut.”

Beñat Bravo

“Kate asko daude eta, beraz, jendeak nahi dituen programak ikus ditzake. Niri gehienbat Padre de familia edo Los Simpson modukoak gustatzen zaizkit. Ordu asko pasatzen ditugula? Telebista ikustea ona da, baina, beste gauzak bezalaxe, neurrian. ”
Idoia Fariña

“Gehienetan telesailak ikusten ditut; adibidez, El Internado, Hermanos y Detectives... Dibertigarriak eta entretenigarriak iruditzen zaizkit. Gazteok denbora gehiegi egiten omen dugu telebistari begira, eta, psikologoek diotenez, ez da komeni hainbeste denbora egitea. Hala ere, guk ez dugu kasurik egiten, eta telebista ikusten jarraitzen dugu.”

Jose Luis Ramos

“Nire ustez, gaur egungo telebistan askotariko programak egiten dituzte, aukera zabala da. Nik, normalean, asteburuetan bakarrik ikusten dut telebista. Nire programa gustukoenak Padre de Familia, Los Simpson eta Vaya Semanita dira. Pelikula interesgarri batzuk ere ikusten ditut, eta batzuetan Teleberria ikustea ere interesgarria iruditzen zait.”
Juan Cortabarria

“Ez dut asko maite telebistaren aurrean egotea. Egunean zehar ordubete inguru egiten dut telebistari begira. Gainera, ez dut egunero izaten horretarako denbora, beste gauza asko egin behar baititut. Gehien gustatzen zaidan telesaila Los Simpson da. Kirol-saioak ikustea ere atsegin dut.”

Belen ikastetxea


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena