euskaraz.net
Mikel eta Ibai gogoan

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 89 2007/12 »  Mikel eta Ibai gogoan



Erreportajea

Mikelen eta Ibairen heriotza
Yemenen hildako irakaslea eta auto batek harrapatutako ikaslea.
Mikel (irakaslea)
Mikel Intxaurrondo Hegoa eskolako irakaslea zen, lehenengo mailan, ikasketa burua zen, baina ingelesa ere irakasten zuen. Mikel oso irakasle ona eta dibertigarria zen.

Oso ondo pasatzen genuen berarekin. Oso gustuko zuen bidaiatzea, baina Yemenen hau gertatu zitzaion:

Mikel, udan, gidari lana egiten ari zen Yemenen. Uztailaren 2an, turista batzuekin museo batera zihoala, bonba-auto bat lehertu zen, eta bertan hil zen Mikel.

Uztaila hasieran, omenaldia egin genion eskolan. Oporretan ginenez, ez ginen denok etorri. Lehenengo marrazkiak egin genituen eta gero euskal dantza bat. Zuhaitz bat ere landatu genuen bere omenez. Mikelekin bizitako uneak ere gogoratu genituen. Batzuek loreak oparitu genizkion. Eta, azkenik, etxola zurian Mikelen argazkiak jarri genituen.


Ibai (ikaslea)
Duela urtebete, Ibai izeneko haur bat hil zen auto batek harrapatuta. Ibai bere amonarekin zihoan, eta biak hil ziren istripuan. Gidaria ez zegoen mozkortuta, eta, gainera, beraien laguna zen. Ibaik arreba bat zuen, Maider izenekoa.

Eskolako patioan bere argazkiak jarri zituzten eta guk abesti batzuk abestu genituen. Txikiak autoak harrapatu zuen tokira joan ziren, eta argazki bat jarri zuten bere gelakideek. Eskolako haur gehienek negar egin zuten omenaldian.
Intxaurrondo Hegoa

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena