euskaraz.net
Haragijaleak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 89 2007/12 »  Haragijaleak



Ekologia

Haragijaleak: begirada basatia
Hiru haragijale espezie bizi dira gure inguruko mendi eta zuhaiztietan. Ikusteko ez dira errazak; badirudi ezkutatu beharra dutela, baldin eta beren etorkizuna ziurtatuko badute
Gure inguruan egiten diren indusketa arkeologikoetan maiz agertzen dira horrelako animalien hezurrak (tigre, hartz, hiena, eta abar), baina oraindik ere bizirik dirau horietako zenbait espeziek. Gauez ibiltzen dira, eta ez da erraza izaten haiekin topo egitea, baina aztarnek, gorotzak eta abarrek haien berri ematen digute.

Hortzeria sendoa dute, harrapakinak errazago harrapatzeko, eta ehiztari bikainak dira. Hala eta guztiz ere, urteek aurrera egin ahala, egokitu egin dira.

Esate baterako, hartz nabarrak denetarik jaten du, eta urtaro bakoitzak eskaintzen dionaz elikatzen da: basoko fruituak, eztia, haragi ustela, eta abar.

Hartz gutxi geratzen dira, eta bakoitza bere izen bereziaz ezagutzen dugu gaur egun. Camillek 20 urte ditu, eta Belagua eta Belabartze inguruan ikus daiteke noizean behin. Hala ere, gehiago ekarri ezean, desagertu egingo dira.

Azkartasuna eta dotorezia

Hartzaz aparte, beste lau haragijale mota daude. Ezagunenak felidoak dira, zakurraren antza dutenak. Otsoak eta azeriak ikusten dira gehien; hanka luzeak eta indar handikoak izaten dituzte.

Otsoak taldean ibiltzen dira. Keinu eta orroen bidez komunikatzen dira, eta horietaz baliatzen dira harrapakin handiagoak harrapatzeko orduan. Ezbairik gabe, otsoa da haragijalerik beldurgarriena. Animalia honek egutegiko hilabete bati izena eman dio.

Azeriak ere jasan du jazarpena. Bere egokitze trebetasunak baserri ingurura hurbildu du.

Basakatua da gure inguruan ibiltzen den felido bakarra, mendeak baitira katamotza desagertu zela. Ehiztari abila da, eta arintasuna eta zuhurtzia ditu baliabiderik garatuenak. Animaliarik dotoreenetakoa da.

Ezaguterraza da bere kolore bereziarengatik eta buztan iletsuarengatik.

Erasotzaileak eta urduriak

Mustelidoak dira haragijale ugarienak. Denak dotoreak dira; katazuria, batez ere (neguan zuritu egiten da, buztanaren bukaerako aldea izan ezik).

Denetan txikiena erbinudea da, 200 gr besterik ez ditu pisatzen. Bera baino 20 aldiz handiagoak diren animaliak akaba ditzake. Baina denetan dotoreena lepahoria da; bere paparrarengatik da ezaguna. Arina da, eta erraz ehizatzen ditu katagorriak nahiz zuhaitzetako txoriak.

Igaraba dugu uretan bizi den mustelidoa. Buzeatzaile azkarra da. Uretako habitatera egokituta dauka gorputz osoa.
Mariaren Bihotza

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena