euskaraz.net
Teknologia berriak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 89 2007/12 »  Teknologia berriak

Teknologia berriak: helbideak

Ukipen pantailak
2000. urtean Minority Report filmean, Tom Cruisek leiho batean hatz puntekin maneiatzen zituen argazki digitalak. Harrigarria iruditu zitzaigun orduan, baina ez da teknologia berri-berria. 1971. urtean Samuel C. Hurst ingeniariak diseinatu zuen ukimenaren bidez maneiatzen zen lehenengo gainazala, eta 1983. urtean agertu zen ukipen-pantaila zuen lehenengo ordenagailua.

Gaur egun, telefono mugikorretan, kutxazain automatikoetan edo informazio-guneetan maiz aurkitzen ditugu horrelakoak.

Ukipen-pantailak, bere gainazala ukituz, datuak eta aginduak ematea ahalbidetzen du. Zenbait kasutan, arkatzak edo antzeko beste objektu batzuk erabiltzen dira pantaila ukitzeko.

Horrelako teknologia erabiltzen dute, esaterako, Iphonek, iPod Touchek eta Nokia 98k. Aparatu eramangarriak dira, ukipen-pantailak espazio faltarentzat konponbide egokia direlako. Etorkizunean jendeak are gehiago erabiliko dituela ziurtatu dute adituek.


Bideo-jokoak flashetan
Interneten denbora pasatzeko aukera ematen diguten bideo-jokoz jositako orriak topa ditzakegu. "Flash" teknologiaz moldatuta daude. Ezaugarri bera dute denek: erabilera errazekoak dira. Jolas horiek, adibidez, pinguino batekin beisbolean jokatzeko, hegazkin txiki bat gidatzeko edo xabalina ahalik eta urrunen jaurtitzeko aukera ematen digute. Kontsolako bideo-joko konplexu ezagunak baino umilagoak badira ere, sekulako arrakasta dute, eta orduak eta orduak egin daitezke horiekin jolasean.

Shuffle: bilarrean oinarrituriko jolas erraz honetan, arerioaren bolak tapetetik kanpora ateratzea da helburua. Kolore gorriko bolek kolore horikoen aurka jokatzen dute, eta, mailaz igo ahala, jokalariak bola gutxiago ditu arerioarenak kanporatzeko. Master Mind: estrategia eta adimen joko honetan kolore-multzoak identifikatu behar dira, hainbat bolaren posizioa igartzeko. Zazpi kolore hauta ditzake jokalariak, eta hamar aukeratan eta bost posiziotan ipin ditzake bolak.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena