euskaraz.net
DVDak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 89 2007/12 »  DVDak

Aisialdia: DVDak

Piratas del Caribe 3
Gure ustez, film hau saga honetako pelikula onena da. Jack Sparrow berpizten dute eta altxor preziatu baten bila abiatzen dira (nola ez, piratak tartean izanda!). Dena dela, ez dute erraza izango beren helburua erdiestea, beste talde batzuk ere gauza beraren atzetik baitabiltza. Film hau bikaina da, tentsioari oso ondo eusten dio eta akzioz betea dago. Ez zarete aspertuko!

Harry Potter y la piedra filosofal
Harry Potter 11 urteko umezurtza da, eta magia munduko pertsonarik famatuena den Voldemort gaiztoa du etsai. Eskolan, Howartsen, bi lagun handi egin ditu: Ron eta Hermion. Film hau izan zen gure azti famatuaren lehenengoa, bihotzeraino heldu zitzaiguna. Sekulako filma da: umorea, ekintza, suspentsea... denetatik du. Ezin izango dituzu begiak telebistatik kendu.

Ice Age 2
Abenturazko filma da. Hiru animaliaren kontakizuna da. Izotza urtzen ari da eta bizilekuz aldatu behar dute, itoko ez badira. Filmean zehar oso une dibertigarriak biziko dituzu. Gomendagarria da bai haurrentzat, bai helduentzat; marrazki bizidunak diren arren, bere mezuak denontzat balio du. Film honekin, barre-algara batzuk egiteko parada ezin hobea izango du familia osoak.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena