euskaraz.net
Bideo jokoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 89 2007/12 »  Bideo jokoak



Aisialdia: jokoak

Midnight Club 3: Dub Edition Remix
Auto eta motorren joko hoberenetakoa da. Hainbat auto eta motor mota daude, eta tuneatu egin daitezke. Oso grafiko oneko jokoa da. Bukatu baino lehen, segur aski, lasterketa batean geldituko zara, oso gidari ona ez bazara. Azkenerako aspergarri samarra da, beti lasterketak egiten baitira.
Mikel Aranzabal eta Mikel Gomez de Segura


Smack down vs Raw 2008
Azkenaldi honetan atera den jokorik ikusgarrienetakoa da. Dibertsioa eta akzioa eskaintzen ditu. Aurreko jokoarekin alderatuta, luzeagoa da eta grafiko hobeak ditu. Joko honek beste liga bat eta jokalari berriak dakartza. Une batzuetan irreala ematen du, horrelako jokoetan gertatzen den bezala.
Asier Iriarte eta Mikel Badiola


Sims 2
Ordenagailurako eta Play Stationerako joko honek arrakasta handia izan du mundu osoan, eta, oraingoa, hobetuta dator. Zeuk asmatutako pertsonaiaren bizitza kontrolatu behar duzu; jaiotzetik hil arte. Hainbat berrikuntza dakartza jokoak: adibidez, lanbide berriak, Sim-a janzteko arropa gehiago, etxea apaintzeko gauza gehiago, etab. Mundu irreala kontrolatzea gustatzen bazaizu, hauxe duzu joko aproposa.
Andrea Fuentetaja, Sara Mansilla, Leire Ubeun eta David Salvador

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena