Aisialdia: irakurritakoak
|
|
|
Anaren bakardadea
|
Ilargia ezpainetan
|
Idazlea: Jordi Sierra i Fabra
Argitaletxea: Erein
Liburu honetan gaur egungo gai bat lantzen da, eta gure gizartean gerta daitekeen egoera larria azaltzen da. Ana izeneko neska batek hanka-sartze baten ondorioz jasan behar dituen arazoei buruz hitz egiten du. Bere ahizpa Victoriak Anaren egoerari buruzko egia jakin nahi du, eta galderei erantzunak aurkitzean, espero ez dituen gauza asko topatzen ditu. Hori eta beste gauza pila ezagutu nahi badituzu, anima zaitez liburu hau irakurtzera, jakin-minak harrapatuko zaitu. Gazteentzat dago idatzia, eta liburu ona iruditu zait. Nahiz eta hasieran geldo samarra den, jorratutako gaia interesgarria da, nire ustez. Puntuazioa jarri beharko banio, zazpikoa emango nioke. Eta zuk?
|
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Erein
Idazleak olerkien bidez bere hiriari, oroitzapenei eta, azken finean, bere bizitzari buruzko sentimenduak adierazten dizkigu. Bere baitatik ateratako olerkiak dira, eta errima eta konparaketen bidez errealitatearen ikuspegi berezi bat azaltzen digu. Olerkiak irakurtzeko ohiturarik ez baduzu, agian, zail samarra egingo zaizu ulertzea. Hala ere, liburu ona da eta gomendatuko nuke, egunerokoaren eta bere begiradaren artean egiten duen loturarengatik. Atalen bat nabarmentzekotan, Musuak aukeratuko nuke, gazte garaian maitasuna nola bizi izan zuen erakusten digulako. Ez da liburu luzea, beraz, anima zaitez olerkiak irakurtzera!
|
|
lll Lidia González Goñi
|
lll Miriam de la Hoya
|
|
|
|
Asmatu nor naizen
|
Txakurrari gauean
gertatutako istripu bitxia
|
Idazlea: B.Basine-R.Piumini
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Liburu honetan bi gazteren arteko maitasuna da hizpide. Ikasgela berekoak dira, eta gutun anonimoak bidaltzen dizkiote elkarri. Neskak badaki nor den mutila, bera hasi baita gutunak Michelen bizkar-zorroan sartzen, baina mutilak, hots, Michelek asmatu beharko du nor den gero eta ohar luzeagoak bidaltzen dizkion neska. Maitasuna, sentimenduak, nahiak, eta abar dira gutunen ardatz, eta liburuan zehar, bien arteko harremana gero eta estuagoa bilakatzen ari dela nabari da. Jakingo ote du Michelek nor den neska? Bere gustukoa izango ote da? Maitemindu egingo ote dira? Galdera hauen erantzunak jakin nahi badituzu, liburua irakurri beharko duzu. Niri oso interesgarria iruditu zait. Irakurtzeko erraza da eta berehala hartuko duzu haria.
|
Idazlea: Mark Haddon
Itzultzailea: Xabier Olarra
Argitaletxea: Igela
Orrialdeak: 316
Christopher hamabost urteko mutikoak, gau batez, Shears Andrearen lorategian zakur bat hilda aurkitzen du. Bizilagunaren zakurra zen. Orduan, zakurraren hiltzailearen bila hastea erabakitzen du. Christopherren ama duela bi urte hil zen, ospitalean, bihotza gelditu zitzaiolako. Baina zakurraren hiltzaileari eta Christopherren amari buruzko misterio asko azaltzen dira pixkanaka. Zein misterio argitu zituen Christopherrek? Zer gertatu zen bere amarekin? Nor ote da hiltzaile misteriotsua? Galdera hauen erantzunak jakin nahi badituzu, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut. Niri oso interesgarria iruditu zait. Anima zaitez!
|
llll Yaiza Segura Moreda
|
lll Naiara Garc¡a
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|