euskaraz.net
Inkesta: lehen begiratua

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 90 2008/02 »  Inkesta: lehen begiratua

Iritzi-miritziak

Lehen begiratua
Zeri erreparatzen diogu mutil edo neska bat ikusten dugunean? Aukeran, zer dugu nahiago: lagun polita ala lagun atsegina? Gaur egungo gazte askok izaera kontuan hartzen duela esan arren, neska edo mutilaren itxurari begiratzen dio; batzuek janzkerari eta gehienek, berriz, fisikoari. Hala ere, badira izaerari fisikoari baino garrantzi handiagoa ematen dioten gazteak. Horiek nahiago izaten dute laguna atsegina eta maitagarria izatea.


Mikel Arana

“Nik nesken edertasunari eta fisikoari begiratzen diet, beste mutil askok bezala. Hala ere, neska arduratsua eta, gutxi gorabehera, nire adinekoa izatea ere gustatuko litzaidake.
Maider Hermosa

Fiskoak garrantzi handia du gaurko gizarte honetan. Pertsona baten izaerari garrantzi txikia ematen diogu, baina batzuetan nahikoa dira aurrean duzunaren bi edo hiru hitz gustuko ez izateko.

Aitor Toledo

Nik ez diot fisikoari bakarrik begiratzen. Izaeraz ere gustukoa izan behar dut neska. Nolanahi ere, egia esan, fisikoak zerikusi handia du neska hori gustuko izateko ala ez. Nahiz eta fisikoak garrantzia izan, ez dut batere gustuko fisikoki liluragarria den baina izaeraz penagarria den neska batekin egotea.
Ainhoa Cuevas

Niretzat fisikoak garrantzia du, baina baita jatorra, alaia, eta abar izateak ere. Ez zara ibiliko une oro zure alde txarrak nabarmentzen dituen pertsona batekin edota zure lagunak mespretxatzen dituenarekin. Jakina denez, gehienek, bai neskek, bai mutilek, garrantzi handiagoa ematen diote kanpoko itxurari.

Enara Larrañaga

“Ni baino altuagoak diren mutilak atsegin ditut, oso altua naizelako. Garrantzia ematen diot aurpegiz ederra izateari eta fisikoki ongi egoteari. Horrez gain, beltzarana bada eta begi politak baditu, askoz hobeto”.
Marta Berroa

Mutil bat ezagutzean, kontuan hartzen dut bere izaera; batez ere, atsegina eta alaia den. Hala ere, nire ustez, gaur egungo gazteok garrantzi handia ematen diegu arropari eta fisikoari. Fisiko aldetik, nik, mutil bat ikustean, haren aurpegiari begiratzen diot, begiei, batez ere.

Ainhoa Gascue

“Nire ustez, jendeak, ezetz esaten badu ere, gehienetan fisikoari begiratzen dio. Ni ere fisikoan fijatzen naiz; aurpegian, gehienetan. Horri erreparatu arren, mutilaren izaera ere kontutan hartzen dut; batez ere, maitagarria den. Nire ustez, jendearen izaera ere kontuan hartu beharko genuke”.
Asier Hernanz

“Nik neska polita den eta fisiko ona duen ala ez ikusten dut lehendabizi, baina nolako pertsona den ikustea ere oso garrantzitsua iruditzen zait; pertsona ona izatea, besteez arduratzea, eta abar”.

Asier Hernanz, Leire Silva, Amaia Uterga eta Rafa Urbe


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena