euskaraz.net
Joku olinpikoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 90 2008/02 »  Joku olinpikoak



Donostia auzoka

Olinpiar jokoak Astigarragan
Zer dakigun olipiar jokoez

Grezian sortu ziren orain dela 3.000 urte, gutxi gora behera. Olimpia izeneko hirian jokatzen ziren eta hortik izena. Erromatarrek Grezia konkistatu zutenean, debekatu egin zituzten eta denbora asko pasatu zen olinpiar jokorik egin gabe.

Greziako bazterren batetan borrokan bazeuden, olinpiar jokoak jokatu bitartean borroka uzten zuten. Antza, olinpiar jokoek bazuten erlijioarekin zer ikusia; su bedeinkatua dago. Eguzkiaren argiarekin pizten zen, eta era horretan Zeus, jainko nagusia, goratu nahian.

Irabazle bat zegoen. Egungo dominen ordez, erramu koroa bat eman eta estatua bat egiten zioten irabazleari. Irabazteak ospe handia ematen zuen eta oso garrantzitsua zen.

Bereziki kirolak egiten dira. Hasieran kirol gutxi batzuk ziren, eta urtero gehitzen joan dira. Joko lekuari estadioa deitzen zaio, eta antzinako distantzia neurtzeko erabiltzen zen neurri batekin zer ikusia du.

Lau urtetik lau urtetara egiten dira, hiri handitan (Los Angeles, Bartzelona, Atenas...) aurten hain zuzen Txinako Pekinen dira.

Herri askok hartzen dute parte. Atenasen 2004ean, 75 herrik lortu zuten gutxienez domina bat irabaztea.

Kirolariek errekorrak egiten dituzte, markak hautsiz.

Sailkapeneko hiru lehenek saria dute: lehenengoak, urrezko domina; bigarrenak, zilarrezkoa, eta hirugarrenak, brontzezkoa.

Orain dela oso gutxi arte, gizonezkoek bakarrik hartzen zuten parte, baina orain gehienak gizonezkoek eta emakumezkoek jokatzen dituzte, bakoitzak bere aldetik. Hau da, joko bera, baina gizonak euren artean eta emakumeak euren artean.

Askoz gauza gehiago kontatu daitezke olinpiar jokoei buruz, baina gure asmoa zuen gogoa piztea izan da. Interesa baduzu, hasi bila!

Bitxikeriak

Jauzi luzeena: Mike Powel, Tokion, 1991ean, 8,79m.

Jabalina jaurtiketa: Osleydis Menendez, Helsinkin, 2005, 71,7m.

Pilotarik azkarrena: erremontean, txisterarekin jota pilotak 302km/orduka har dezake.

Jaurtiketa libreak (saski baloian): Michael Campbell, 1.197 ordubetean.

Segi zuek….

Guk zer egingo dugu

Ikastolan olinpiar jokoak ospatuko ditugunez, guk desfile antzeko bat egingo dugu, jaialdi hasieran.

Musika dotore batekin hasiko gara, lerrotan jarrita. Gure gustuko kirolaren jantziak eramango ditugu, eta eskutan, kirol horrekin zer ikusirik duen zerbait: pala, pilota, bizikleta... Nahi duena ere txuriz joan daiteke.

Koreografia moduko bat ere egingo dugu, musikaren erritmoan. Azkenik, aurrealdean geratzen direnak, soinketa erritmikoko zintekin, bost borobil olinpikoak osatuko dituzte.

Arantzazuko Ama


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena