euskaraz.net
Bizikletan

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 90 2008/02 »  Bizikletan

Donostia auzoka

“Luxua da bizikletan batetik bestera ibiltzea”
Mari Jose
Hona hemen gure eskolan euskara irakasten duen Mari Joseri egindako elkarrizketa. Bizikletaz egiten du egunero Antiguotik hona (Peñafloridara) etorri eta itzultzeko bidea. Gustura ibiltzen da bizikletaz.
Bizikletaz ibiltzen zara, ezta?

Antiguotik hona etorri eta gero itzuli egiten naiz egunero. Lehen autobusa hartzen nuen bidaia hauxe egiteko, baina orain bizikleta.

Zer iruditzen zaizu Morlanseko bidegorriaren kontu hori?

Egunkarian irakurri dut horren berri. Antiguokoentzat eta harantz joan behar dutenentzat aukera ona da. Asko erabiliko dela uste dut.

Zein abantaila ditu bizikletak?

Hasteko, ez du kutsatzen eta ingurumenari ez dio kalterik egiten. Bestalde, ariketa eginarazten du, eta hiria ikusteko beste ikuspegi bat ere ematen du. Niretzat luxu bat da horrela ibiltzea.

Jende askok erabiltzen al ditu bidegorriak, ala autobusa hartzen dute gehienek?

Gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu. Duela bi urte bizikleta lapurtu zidaten. Pena handia eman zidan, baina beste bat erosi nuen.

Bidegorri asko al daude Donostian?

Erdialdean gero eta gehiago daude. Urrutirago joateko ez dakit nola dagoen, baina Donostian bertan oso ongi dago.

Peñaflorida


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena