euskaraz.net
Herri kirolak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 90 2008/02 »  Herri kirolak

Donostia auzoka

Herri kirolen festa
San Tomas eguna zela eta, Peñaflorida Institutuko DBHko 1. zikloko ikasleok herri-kirolen festa antolatu genuen.

9:00etan ikasle guztiak elkartu ginen Areto Nagusian eta, institutuko antzerki taldeak San Tomasetako antzezlan bat eskaini zigun. Motza izan zen, baina polita eta barregarria. Gero, izotz gaineko High school musical bideoa ikusi genuen.

10:00etan jolastokira atera ginen herri-kirolen festa hasteko. Ikastetxeko ikasle batzuek trikitixa jo zuten festa girotzeko. Lokots bilketarekin hasi ginen. Lehendabizi 1. mailakoek egin zuten eta gero 2. mailakoek. Jolas hori bukatutakoan, gizon-proba egin genuen. Oraingo honetan lauko taldeak ziren. Harria mugitu ordez, pneumatiko txiki baten gainean taldekide bat eraman behar izan genuen arrastaka. Azkenik, sokatiran jardun ginen. 11:30ak aldera, txistorra ogitartekoa goxoa eman ziguten.

Azkenik, Martxeliña txerriaren zozketa izan zen. Zozketarako txartelak lortu ahal izateko, baserritarrez jantzita etorri behar zen institutura. Irune Artolari egokitu zitzaion. Baina ez zen benetako txerria; peluxea zen, polit-polita. Horrela bukatu genuen festa. Ederki atera zen dena, eta lagun taldeak Parte Zaharrera joan ginen, egun handia ospatzen jarraitzeko.

Peñaflorida


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena