euskaraz.net
Intxaurrondo Hegoa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 90 2008/02 »  Intxaurrondo Hegoa

Elkarrizketa

Unai Martin Gomez

Intxaurrondo Hegoan irakasle izateko praktikak egiten egon da Unai
“Matematika eta plastika gustatzen zaizkit”
Zergatik aukeratu dituzu ikasketa hauek?

Lehenago beste ikasketa batzuk egin nahi nituen, baina ez nuen behar adinako nota lortu. Orduan, ikasketa hauek aukeratu nituen, arlo interesgarria iruditzen zitzaidalako eta haurrekin egotea gustatzen zaidalako.

Zer ikasi duzu orain arte?

HH, LH, DBH, Batxilergoa eta selektibitatea gainditu ditut. Guztia eskola berean egin dut; Marianistetan.

Irakasle ikasketak zailak al dira?

Oso erraza da, baina, hala ere, asko ikasi behar da! 3 urte ziren, baina aurten 4 izango direla esan dute. Zorionez, nik 3 egin beharko ditut. Antiguon ikasten dut, Euskal Herriko Unibertsitate publikoan.

Irakasle izatea zaila dela uste al duzu?

Batzuetan zaila, besteetan erraza. Asko gustatzen zait, eta haurrak oso atseginak direla uste dut.

Zer moduz eskola honetan? Eta obrak?

Oso gustura nago. Metolodogia berezia duzue. Espero dut ikasketak bukatzean hemen lan egin ahal izatea. Ordurako obrak bukatuta egongo dira, ezta?

Zergatik aukeratu duzu eskola hau?

Bost eskola zerrendatu behar dira. Eskola honek praktiketarako ikasleak onartzen ditu, eta onartu nindutela esan zidaten. Gainera, etxe ondoan daukat (Baso Txiki kalean bizi naiz) eta, horrela, etxera joan naiteke bazkaltzera.

Zergatik aukeratu duzu 6. maila eta ez 4. maila?

Nik ez dut hori aukeratzen; zalantzak zeuden 6. mailaren edo 1. mailaren artean eta, azkenean, 6. mailan gelditu naiz.

Zer dira praktikak?

Irakasle ikasketak egitean bi lan mota egin behar dira: lehenengoa, ikastea eta, bigarrena, ikastetxe batean eskolak ematea.

Hilabete bateko praktikak dira. Gero, zuen irakasleek nota jarriko didate.

Beste lanik egiten al duzu?

Bai, teniseko klaseak ematen ditut Mons kiroldegian.

Zein arlo edo irakasgai gustatzen zaizu gehien?

Denak gustatzen zaizkit; bereziki, Matematika eta Plastika. Gero, irakasle lanetan aritzeko, nahiago nuke haur txikiekin egotea.

Gustatzen al zaizu haurren lanak zuzentzea?

Bai, beharrezkoa da. Gainera, hilabete honetan, 6. mailako ikasleen etxerako lanez arduratu naiz.
Intxaurrondo Hegoa

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena