euskaraz.net
Euskaltel - Euskadi

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 90 2008/02 »  Euskaltel - Euskadi



Kirolak

Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldea
Euskaltel- Euskadi txirrindulari taldeak 2008ko denboraldirako ziklistak aurkeztu zituen Irungo Fikoba erakustokian. 15. urteurrena zela eta emanaldi berezia antolatu zuten arduradunek eta aurtengo denboraldirako asmo ugari dituztela esan. 25 txirrindulari aurkeztu zituzten denak ondo trajeatuta dotore- dotore. Beraiekin batera kirol arduradunak, babesleak eta politikariak ere bai.

Laranja kolorea da aldatu ez duten gauza bakarrenetarikoa, hori baita taldearen ezaugarririk ezagunena . Beste gauza asko berriak izan ziren, hasteko aurkezpena bera. TX txalaparta taldeak, Donostiako zinemaldian bezala, eman zion hasiera ekitaldiari. Han atera ziren banan-banan txirrindulari guztiak eszenatokira. Hauen artean ezagunenak diren Samuel Sanchez asturiarra eta Haimar Zubeldia Usurbildarra izan ziren txalotuenak. Baita Amets Txurruka, Mikel Astarloza eta Igor Antonek ere txalo zaparrada ederra jaso zuten. Aurten taldekide berrien artean Etxarriko Egoi Martinez dago.

Euskaltel- Euskadi taldea gure herriko txirrindulari selekzioa dela esan daiteke nahiz eta Iban Mayo famatua beste talde batean egon. Euskal Herriko Itzulia, Tourra eta Españiako Vuelta izango dira taldearen helburu nagusiak.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena