euskaraz.net
Ekologia: haziak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 91 2008/03 »  Ekologia: haziak



Ekologia

landareei esker, urak garbi
Uretan bizi diren landareek gaitasun handia dute uretan dauden elikagaiak hartzeko eta urak libre uzteko. Hirietako ur zikinak aberatsak dira osagai horietan.

Zergatik ez erabili landareak ur zikinak garbitzeko? Hala ere, belar eta landareak bakarrik ez dira nahikoa, bizidun gehiago behar dute eginkizun horretarako.

Komunitate konplexua osatzen dute eta bertako bizidunek, zenbait ezaugarriri dagokienez desberdinak diren arren, badute ezaugarri komun bat: beharrezkoa dute oxigenoa. Eta oxigenoa hartzeko zeregin horretan, algek laguntzen dute. Ez dira ezinbestekoak hezegune naturalak, artifizialek ere egin dezakete lan bera.

Hala ere, landareak ez dira onak hezegune guztietarako, zenbait industrialdetakoentzat, esaterako. Horrelako landaretza dugu, esate baterako, Gasteizko aireportu ondoan.
Mariaren Bihotza

haziak eta fruituak
Planetako izaki bizidun orok du bere hazia botatzeko gaitasuna. Animaliei erraza egiten zaie hazia isurtzea, aldiz, landareen kasuan zailagoa izaten da hazia zabaltzea.
Landareen ernaltze prozesua polen pikorrak lorearen obuluarekin bat egiten duenean hasten da. Horrela, hazia sortzen da, barrenean heltzen hasiko den enbrioia duena. Baina nola lortu bat-egite hori?

Sistemetako bat autodispertsioa da. Hala egiten dute, esate baterako, lekariek eta geranioek. Baina oso erradio txikian zabaltzen dira haziak. Landare garatuagoek fruitua ematen dute, eta haren hazia gehiago zabaltzen da uraren, haizearen, animalien, inurrien eta pertsonen jardueraren bidez.

Landare askoren kasuan, haizeak egiten du hazia barreiatzeko lana. Zenbait landareren haziek iletxoak garatzen dituzte, airean nolabait “hegan egin” ahal izateko.

Landare zein fruituak animaliek jandakoan, berriz, gero gorotz bidez zabaltzen dira haziak, eta sakabanatu egiten dira. Hala gertatzen da elorriarekin, mihurarekin eta izeiekin, esate baterako. Mimosek inurri bidez zabaltzen dituzte haziak eta, gizakiak kendutako lur txarren artean garraiatzen ditu beste landare batzuen haziak. Pertsonak ere,noski, dagokion landare edo fruituaren haziak hartu eta beste edonon erein ditzake.

Hala, naturak badu hainbat bide ernalketa bideratzeko eta, haize eta bestelakoez gain, animalien eta pertsonen jarduerak ere garrantzi handia du prozesu horien nondik norakoan.
Mariaren Bihotza