euskaraz.net
Iritzia: etxeko lanen ardura

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 92 2008/05 »  Iritzia: etxeko lanen ardura

Iritzi-miritziak

Nori dagokio etxeko lanen ardura?
Garaiak aldatzen ari diren arren, badirudi gauza batzuk ez direla inoiz aldatzen edo aldaketa batzuk lortzeko ahalegin handiagoa egin behar dugula denok. Etxeko lanak dira horren adibide argia. Emakumeak al dira etxeko lanez arduratu behar duten bakarrak? Nire ustez, ez.

Familiako kide guztiek erabiltzen dituzte etxeko tresnak, altzariak eta abar, eta erabiltzearekin gauzak zikindu eta hondatu egiten dira. Hori gerta ez dadin, argi dago tresna hauek zaindu egin behar direla, eta horrek etengabeko lana eskatzen du: xurgagailua pasa, garbigailua jarri, arropa lisatu, komunak garbitu, erosketak egin, janaria prestatu, platerak garbitu, jaso, txukundu, eta abar. Eta denon ardura da lan horiek egitea, ez emakumearena soilik. Denok saiatu beharko genuke gauzak ongi erabiltzen eta zaintzen.

Ez dira urte asko pasatu gizarteak etxeko lanen arduradun bakarra emakumea zela pentsatzen zuenetik. Zorionez, gaur egun lan hori partekatu beharra gero eta errotuago dago gizartean, nahiz eta oraindik ideia hori jende askori ez zaion buruan sartu. Urteak aurrera egin ahala, ideiak pixkanaka aldatzen ari dira, baina oraindik familia askotan emakumeak izaten du bere gain lan horien guztien zama, gizona kalean lagunekin dabilen bitartean. Espero dezagun, zenbait belaunaldi tarteko, arlo honetan ere gauzak aldatzea.

Etxeko lanei dagokienez jarrera aldatuko bagenu eta emakumea eta bere eskubideak gehiago errespetatuko bagenitu, gusturago biziko ginateke denok eta gizarte hau justuagoa izango litzateke.
Beñat Gorrotxategi

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena