Erreportajea
|
|
Animalia mitologikoak
|
|
Niri beti gustatu izan zaizkit animalia edo izaki mitologikoak. Horietako zenbait aurkeztuko dizkizuet hemen. Batzuk oso ezagunak izango dira zuentzat, euskal mitologian eta ipuinetan azaltzen baitira. Beste batzuk, berriz, fantasiazko filmetatik ezagutuko dituzue. Baina beste batzuk guztiz ezezagunak egingo zaizkizuela pentsatzen dut.
|
Tretina
Iratxo honek oso jarrera bromazale ahoberoa dauka. Iratxo gaiztoa eta bihurria da, adarren eta landareen artean ezkutatzea gustatzen zaio, pasatzen diren neskak ustekabean harrapatzeko eta gonetatik tira egiteko. Zuhaitzetan lo egiten dute udan zehar, baina neguan barruan egiten dute lo. Hosto bereziez elikatzen dira, baina ez dute inoiz urik edaten, izugarrizko beldurra ematen dielako. Iratxo honek gizonezkoei laguntzen die, haiek konturatu gabe.
Sirenak
Erdi gizaki erdi arrainak dira. Gerritik behera arrain isats handi bat daukate eta gerritik gora, berriz, emakume gorputza dute. Uretan bizi dira eta arnasa har dezakete ur azpian.
Zentauroak
Zentauroak bi izaki bizidunen arteko nahasketa dira; zaldiaren eta gizakiaren arteko nahasketa, hain zuzen. Ipuinetan eta filmetan ikus daitekeen bezala, gorputz erdia (beheko zatia) zaldiarena du eta beste erdia, berriz, gizakiarena.
Lamiak
Lamiak ibaietan bizi ziren neskak ziren. Ahate-hankak zituzten eta normalean biluzik egon ohi ziren.
Adarbakarra
Animalia oso polita da. Zaldi bat da, baina ez edonolako zaldia. Buruan, kopetaren erdian, adar bat dauka. Fantasiazko ipuinetan sarritan agertzen da.
Pegaso
Hauek ere zaldi gorputza daukate, baina hegalak dituzte. Hegan egiten dute, alegia. Pegaso mota asko daude: batzuk, arrano burua eta hankak dituzte, baina gorputza zaldiarena. Beste batzuek, berriz, herensugearen isatsa dute, eta abar.
Maitagarriak
Maitagarriak gizaki txiki-txikiak dira, eta tximeletaren hegalak dituzte. Basoan bizi ohi dira, iratxoekin batera. Asko gustatzen zaie udaberria, lore asko ateratzen direlako. Natura maite dute. Hegan egiterakoan, pasa diren bidean purpurina bezalako substantzia bat botatzen dute.
Gizotsoak
Egunean zehar gizaki normalak dira eta gau batzuetan ere bai, baina ilargi betea dagoenean otso bihurtzen dira. Aldaketa batzuk gertatzen zaizkie: ile pila bat, hortz handiak eta azazkal oso zorrotzak ateratzen zaizkie. Otso bihurtzen direnean, ez dakite zer egiten duten, ez eta nori kalte egin diezaieketen ere. Elikatzeko, odola xurgatzen dute.
Fenixa
Suzko hegaztiak dira. Nahi dutenean errauts bihurtzen dira, eta gero berriro arrautzatik txorira eraldatzen dira.
Kimera
Animalia mitologiko oso ikusgarria da, hiru animalien ezaugarriak baititu. Hiru buru ditu, lehoiarena, ahuntzarena eta dragoiarena. Horrez gain, oso hegal handiak ditu, dragoiarenak.
Zerbero
Deabruaren laguntzailea da. Hiru buru ditu, hiru zakur-buru. Harrizkoak izan ohi dira, oso-oso handiak, eta hortz eta azazkal zorrotzak dituzte.
Faunoak
Erdi gizaki erdi arkume dira. Gorputzaren erdia, behealdea, arkumearena dute.
Mantikora
Erdi lehoia, erdi banpiroa da. Gorputza lehoiarena dauka, baina ateratzen zaizkion hegalak banpiroarenak dira. Odola xurgatzen du. Argia ezin du ikusi. Monstruo bat bezalakoa da; jan egiten ditu harrapatzen dituen gizakiak eta animaliak.
Banpiroak
Gaueko gizonak dira. Argia ezin dute ikusi, mina egiten dielako. Odolaz elikatzen dira, gizakien odolaz, normalean. Gizaki bat harrapatzen dute gauero, eta beren hortz zorrotzekin koska egiten diote lepoan.
Grifoa
Animalia mitologiko oso polita eta oso jatorra da, baina norbaitek ikusi gabe edo baimenik gabe ukitzen badu, haserretu egiten da. Ukitzen uzteko, lehendabizi bere aurrean jarri behar duzu, poliki-poliki, bat-bateko mugimendurik egin gabe, eta gero besoa altxatu, poliki. Orduan, berak burua jaisten badu eta aurreko hankak makurtu eta lurrean finkatzen baditu, horrek esan nahi du uki dezakezula.
Animalia mitologiko honek arranoaren burua eta hegalak, txakurraren gorputza eta muskerraren isats handia ditu.
Ninfak
Maitagarrien antzekoak dira, baina gure tamainakoak. Oso-oso ederrak izaten dira, eta denbora guztian faunoak beren atzetik ibiltzen dira. Baina hauek ez dutenez nahi faunoek harrapatzerik, eraldatu eta naturako beste zerbait bihurtzen dira. Hegan egin dezakete.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|