Elkarrizketa
|
|
Edorta Jimenez eta “itzala itzuli zenekoa
|
|
Edorta Jimenez idazlea gure eskolan izan zen martxoan. Umore fina erabili zuen galderei erantzuteko, ironia pixka batekin. Kapela eta Turkian hartutako harriz beteriko botila ekarri zituen; esan zuenez, deabrua berriz ez sartzeko.
|
Zergatik aukeratu duzu Omar Navarro goitizena?
Omar ¡oh cielo!. Omar izen arabiarra da eta arabiarrak Nafarroan egon zirelako aukeratu dut.
Zenbat urterekin idatzi zenuen lehenengo liburua?
30 urterekin “Peter Pan” edo “Peru Ogia” idatzi nuen.
Zenbat liburu idatzi dituzu bizitza osoan?
Egia da, hildakoek ez dute idazten... 20, 22 edo 23 liburu, beharbada.
Liburu bat idazten duzu urtero. Nolatan? Erreza egiten al zaizu idaztea?
Lan eginez. Lan, lan eta lan. Ez da zaila. Lehenengo liburua erraz egin nuen, bigarrena zailagoa izan zen. Azkenean, ideiak agortu egiten dira.
Mota askotako liburuak idazten dituzu (nobelak, ipuinak, olerkiak). Zergatik komikirik ez?
Bat egin nuen: “Begien indarra”. Marrazkiak Alberto lagunak egin zizkidan. Orain Albertok ez du komikirik egiten...
Zer sentitzen duzu zure liburuak irakurtzerakoan?
Ez ditut irakurtzen.
Zergatik sartu dituzu “Itzala itzuli zenekoa” ipuinean beste ipuin batzuk? Ematen du ipuin hau idazterakoan haria galdu zenuela, edo nahita egin zenuen?
Ipuin bilduma delako daude beste ipuin batzuk. Baina, badakizue, aspaldiko lagunak solasean elkartzen direnean, haria erraz galtzen da.
Txikitan, eskolan, zein ikasgai zenuen gogokoena?
Matematikak maite nituen, baita istorioak irakurtzea eta horrelako kontuak ere. Geroxeago, fisika eta kimika.
Eta txikitatik idazlea izan nahi al zenuen?
Ez, ez nuen ideia hori buruan. Esploratzailea izan nahi nuen.
|
|
Intxaurrondo Hegoa, 4. maila
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|