Kirolak
|
|
Arraras, Olaizolaren jarraitzaile amorratua
|
Peñafloridako ikasle Ander Arraras Jara gazteak eskupilotan jokatzen du, 12-15 kadete txikien mailan. Amara Berrin hasi zen jokatzen eta orain Alde Zaharreko pilota taldean dabil, atzelari gisa.
Astelehenetan eta asteazkenetan egiten dituzte entrenamenduak (oporretan izan ezik). Bi orduko saioak egiten dituzte, Loiolako frontoi estalian.
10-11 urterekin hasi zen eskupilotan, eta harrezkero areagotzen ari zaio zaletasuna. Telebistaz ematen dituzten pilota partida guztiak ikusten ditu eta, ahal duenean, Atano frontoira joaten da partidak ikustera.
Kadete txikien taldean dagoenetik, indarra hartzen ari da eta hobekuntza nabaria sumatu diote entrenatzaileek. Hala ere, Morlansen egunero aritzen zen pilotan eta orain, aldiz, Peñafloridan dabilela, zailagoa dela dio.
Bere helburua zein den galdetu genionean, profesionala izatea gustatuko litzaiokeela erantzun zigun. Bere pilotaririk gustukoena Aimar Olaizola da. Haren jarraitzaile amorratua da.
|
|
Nahia Delgado eta Naia Cambronero
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|