Teknologia berriak
|
|
Chumby gau mahaian
|
|
Hamaika ikusteko gaude. Gaur egun, tramankulu bakar batek denetarako balio du! Hori da Chumby izeneko gailu berriaren kasua; erlojua, iratzargailua, ordenagailua eta gadget txikia baita aldi berean. Kubo itxurako aparatu honek 3,5 hazbeteko pantaila du, eta Wifi konexioa egiteko aukera ematen digu. Horrek esan nahi du, goizean goiz iratzargailuaren txirrinak jo orduko, interneten sareratutako albiste guztien berri izan dezakegula di-da batean. Hemendik aurrera, askok Chumby izango dute ohe ondoko gau-mahaian.
|
|
|
Adimenaren bidez kontrolatutako jokoak
|
SEGA, NeuroSky konpainiarekin batera, iraultza berri bat prestatzen ari da bideo jokoen munduan. NeuroSky-ren teknologia erabiliz, jadanik kaskoetarako gailu bat sortu dute, eta bertatik bideo jokoak kontrolatzeko aukera ematen du.
Gaur egun SEGA robot jostailu eta Brain Training bezalako bideo-jokoengatik da ezaguna eta, batez ere, Sonic trikuaren sortzaile gisa ezagutuko duzue. Azken bolada honetan gaur egungo kontsola lehiatik kanpo mantendu da, beste enpresekin aliantzak eginez, baita bideo-jokoen mundutik kanpo ere.
Sentsoreek ez dute kremarik behar, hau da, zuzenean azalaren gainean jar daitezke. Ez dute oraindik esan zein arlotan aterako duten teknologia hau, baina itxura ona du eta kontsoletan ikustea espero da.
Wii kontsola berriak edozein pertsonaia besoen mugimenduarekin kontrolatzen du, eta laster adimena soilik erabiliz kontrolatu ahal izango da.
|
|
Julen Solla, Kerman Martínez eta Iker Vázquez
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|