euskaraz.net
Jokoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 92 2008/05 »  Jokoak

Aisialdia Jokoak

Eye Toy 4
Play Station-erako joko honetan kirola egin dezakezu. Telebista gainean web kamara bat jarriaz eta mugimenduak eginez joko askotan parte hartuko duzu, adibidez, sukaldaritzan, beisbolean, errugbian… Pertsona batek baino gehiagok jolas dezakete. Partida hastean argazki bat aterako dizu web kamerak zure pertsonaia irudikatzeko. Gero zuk nahi dituzun jokoak aukeratuko dituzu.

Joko honetan lagunekin eta familiarekin parte har dezakezu, gainera kirola praktikatzen duzu. Anima zaitez!

Magia en acción NDS
Joko hau magia munduan murgiltzen da. Nintendo DS-rako joko bat da. Truku asko egin ditzakezu. Adibidez, norbaiti eska diezaiokezu karta bat hartzeko eta kontsolan karta bat marraztuko duzu, buelta ematean besteak hartu duen karta agertzen da kontsolan. Haririk gabeko konexio bidez, kontsola duen edozeini egin diezaiokezu trukuren bat, nahiz eta jokoa ez eduki.

Magia eskolek joko hau gomendatzen dute. Magia gustukoa baduzu hau da zure jokoa!

"
Metin 2
Ordenagailuko joko on-line bat da, hau da, Internet beharrezkoa da jolasteko. Lau pertsonaia dituzu aukeratzeko: Ninja, Gerlaria, Sura edo xamana, haren sexua ere aukeran dago. Hiru erreinu desberdinetan murgildu zaitezke mailak igotzen eta zure lagunekin taldeak osatuz misioak egin daitezke. Jokoaren web orri ofizialean erregistratu eta jokoa doan jaitsi daiteke.

Axular

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena