Aisialdia Irakurritakoak
|
|
Bila nazatela
Idazlea: Fernando Morillo
Marrazkilaria: Xanti Rodriguez
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 101
Liburu honetan Iruñako gaztetxo baten egunerokoa kontatzen zaigu. Interesgarria. Bertan, bere sentipenak eta gertaerak azaltzen dizkigu. Protagonista Ainara dugu, 16 urteko neska, eta honek lagunen eta senideen arazo batzuk kontatzen ditu. Ainara nahasturik dabil eta, gainera, bere gurasoek ez dute laguntzen.
Gure ustez, erraz irakurtzeko modukoa da liburu hau; ez da oso luzea, eta erraz ulertzen da. Liburu interesgarria da, baina gazteentzat, gehienbat.
Irati Berzosa eta Mikel Badiola
|
Eztia eta ozpina
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Alberdania
Orrialdeak: 160
Liburu desberdin batean murgildu, denbora gustura pasa eta bestelako istorio harrigarri batean murgiltzeko gogoa badaukazu, Patxi Zubizarretaren liburuxka hau irakurri besterik ez duzu egin behar.
Eleberri interesgarri honetan, Afrikako etorkin baten bizipenak kontatzen dira. Gure lurraldera iristeko egin behar dituen gauza guztiak, eta amodioen sentipenak. Bertan islatzen dira afrikar gazte askoren ametsak.
Emigrazioari buruz gehiago jakin nahi baduzu, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut.
Jone Mungia
|
|
|
Koadroko emakumearen bila
Idazlea: Roser Barrufet i Soldevila
Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola
Marrazkilaria: Manuel Estrada
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 197
Nobela honek garai bateko margolari eta eskultore nagusien (Boticceli, Da Vinci…) bizimodua nolakoa zen azaltzen du eta haien artelanei buruz hitz egiten du. Eleberri honek emakume bati egindako koadroarekin dauka zerikusia. Protagonistari gauza harrigarri bat gertatzen zaio, denboran atzera egiten du, baita lekuz aldatu ere; Himalaiatik Florentziara. Bertan ezagutzen ditu berak horrenbeste miresten dituen margolari eta eskultoreak, baita emakume eder baten koadroa ikusi ere.
Lortuko al du gure protagonistak koadroko emakumea nor den jakitea?
Maite Furundarena eta Irati Markuleta
|
Gerrateko ogia
Idazlea: Deborah Ellis
Itzultzailea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Manuel Estrada
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 154
Parvana da liburu honetako protagonista. Afganistanen bizi da talibanen gobernuaren garaian. Bere aita atxilotzen dutenean, bera izango da familiak bizitzeko duen baliabide bakarra. Neska denez, ezin du dirurik irabazi. Hortaz, mutila izatera pasatzen da.
Liburu gogorra eta errealista da, gerrari buruz ere hitz egiten du eta garai horretako bizimodua erakusten digu.
Nik gomendatzen dizuet irakurtzea, beste lurraldeetako bizimodua nolakoa den jakin ahal izateko.
Mikel Badiola
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|