euskaraz.net
Horoskopoa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 92 2008/05 »  Horoskopoa



Aisialdia: horoskopoa

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Etxerako lanak beti egiten badituzu eta ez daudenean errepasatzen baduzu oso nota onak lortuko dituzu beti.
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Aspertuta bazaude asma ezazu jolas bat zure lagunekin eta oso ondo pasatuko duzue.
Gemini
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Opor txiki batzuk datoz eta oporretara joango zara. Lagun berriak ezagutuko dituzu eta oso ondo pasatuko duzue.
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Eguraldi ona baldin badator, aukera ona izan daiteke hondartzara joateko. Seguru asko lagun berriak ezagutuko dituzu!.
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Gutxi ikasten baduzu nahikoa izango da nota onak ateratzeko eta zure famili guztia pozik egoteko.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra) Egun batetan kalean sorpresa bat aurkitzen baduzu ez ahaztu zure lagunekin banatzea.
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Gauza bat apurtzen baduzu, lasai egon, itsaskaria erosi eta berehala konponduko duzu.
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Euria egiteari uzten dionean lore asko sortuko dira. Joan zaitezke mendira paisaia ikustera, baina aterkia eraman bada ez bada ere.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Lurrean induskatzen baduzu, gerta daiteke altxor txiki bat aurkitzea. Baina ez egon egun osoa induskatzen! .
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Aspertzen bazara joan zaitez zinemara. Agian bertan neska edo mutil berezi bat aurki dezakezu.
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
Edozein momentutan azterketa sorpresa izan dezakezu. Beraz asko ikasi! Beti prest egon behar duzu eta.
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Neska edo mutil bat ezagutu dezakezu egun hauetan eta zure lagun mina bihur daiteke.