HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Calendario »  Egutegia 2004

Egutegia 2004
Laugarren urtea da Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskarazko egutegia argitara eman eta banatzen duela. Honela, haurrek eta gurasoek euskaraz programatu eta jaso ahal izango dituzte egutegi honetan urtean zehar nabarmendu nahi dituzten gertaera edo kontutxoak.




Lau eta zortzi urte (HHko bigarren eta hirugarren mailak, eta LHko lehen eta bigarren mailak) bitarteko haurren artean banatu da egutegia ikastetxeen bidez.

Egutegiarekin batera, honen laukitxoetan eransteko, eguneroko hainbat zeregin idatziz jasotzen dituzten eranskailuak banatu dira.
Orain egutegiaren bertsio digitala aurkezten dizuegu, nahi duenak orriak inprimatu eta bere gogoko txokoan zintzilikatzeko. Eranskailu gehiago behar dituenak ere hemen du guraizeak hartu eta eskulanean aritzeko aukera.