HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Premio Literario Koldo Mitxelena »  2002 - 13 edición: obras premiadas »  Bertsoa »  Gure gizartea

Gure gizartea



Beñat Gaztelumendi Arandia
E kategoria (14-16 urte)

Doinua: Zuek horrela ikusi eta



-1-
Iparraldeko gizarteak du
akats kopuru anitza
nahiago nuke gizarte hau lehen
zena izango balitza.
Hainbeste diru, erosotasun,...
zerrenda ez da murritza,
bizi onaren ehiza,
lortu gabeko peskiza,
mundu hau hain denez hitsa.
Gu ondo bizi omen garela
esanaz zertan gabiltza,
dastatu gabe zakarrontzira
bota badugu bizitza? (Bis)
-2-
Gaur egun ia denak dabiltza
diru nahiaren esklabo,
diruak gure nortasunari
jo diolako hordago.
Aberastu nahiz ibiltzen gara
baina beharrik ez dago,
nahiz ongi geunden lehenago
erotu gara zeharo
hala segi ta akabo.
Bizi goseaz urri gaude ta
diru goseaz oparo,
diruagatik bizi baikara
diruaz baino gehiago. (Bis)




-3-
Hiri handiren bati begira
jarri ezkero ostera,
zahar eta gazte, andre ta gizon
nahiz jendea den sobera,
pertsona askok soinean dute
bakardadezko bandera.
Gauza normala ote da
jende horren egoera
tristea eta minbera?
Hiri handien basamortuan
lagunik gabe kalera
aldamenean ezer ez duen
oasi baten antzera. (Bis)
-4-
Telenobelen geriza eta
Gran Hermanoren itzala,
txoropitoen ezkontzak eta
oskar ta gramien gala.
Zoritxarrean bizitza ez da
denentzat izaten hala,
munduan misil ta bala,
odol erreka zabala,
ta gu baboak bezala.
Telebistari so zoriontsu
baina hau da martingala:
sarritan ahaztu egiten zaigu
lurrean bizi gerala. (Bis)




-5-
Non geratu da iraganeko
betebeharren gomuta,
gazteek dena egina dute
hori ezin da ezkuta,
diru mordoa, arropa asko,...
ezin zaie ezer uka.
Baina daude alfertuta,
errazkerian zurrupa,
hau ezin da ongi buka.
Haize gehiegiz ezin liteke
inoiz ibili puztuta,
globo bat ere aire gehiegik
lehertu egiten du ta. (Bis)
-6-
Garai batean taxuz jan gabe
pasatzen zen astebete,
nahitaezkoa eskuratzeko
izaten zen nahiko neke.
Baina gaur dena lor dezakegu
ia ezer egiteke.
Dolar, euro eta txeke
txanpon edota billete
hauek gabe non geundeke?
Orainarekin ase gabeei
zera esan nahi nieke:
iraganera begira ere
gerora joan liteke. (Bis)