HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Premio Literario Koldo Mitxelena »  2007 - 18 edición: obras premiadas »  Bertsoa »  Maddi Labaka

Maddi Labaka
IRRINTZIKA ERRAUSTEGIAREN AURKA

Maddi Labaka Mayoz
Antigua Luberri BHI
D kategoria



Doinua: AGUR SAGAR BELTZARAN
Neurria: 10eko TXIKIA.

1.-Zaldi eta behorrak
ondo bizi gera
egunero irtenda
mendira, larrera
baina alkate jauna
Zubieta gainera
dator bere zaborra
bertan erraustera
aurrera joan ordez ez
al goaz atzera?

2.-Dena berde izana
horrenbeste urte
larre guztiak belztu
egingo dituzte.
Asfaltoa mendira
ekarri nahi dute
duintasuna zer den
jakingo balute...
Keaz eta kamioiez
ito nahi gaituzte.

3.-Errausketa kontua
ez omen da grabe
baina erraustu gabe
gu hobeto gaude
dirudi ez direla
zentzunaren jabe
kumeak jaiotzean
zenbat atsekabe:
erdituko baitira
oxigeno gabe.

4.-Nahiz ta zuhaitzak dauden
emankor ta zutik
geroaren galera
dakusat gertutik.
Negar malkoak soilik
datozkit barrutik
jartzen banaiz begira
nire ikuilutik
ke beltza arnastuko
dut errauskailutik.

5.-Animalia orok
daukagu tristura
denon zeregin baita
zaintzea natura.
Etortzen bazarete
mendi ingurura
ikusiko duzue
pozoinduta ura
hiltzaile bihurtuko
zaigu kutsadura.

6.-Hipodromoan jaio
eta bertan hazi
zaldikume ginela
gu korrika hasi.
Pisua belar fina
janez irabazi
geroak nahiz ta beste
zerbait helarazi
orain arte bezala
nahi genuke bizi.

7.-Jarraitu behar badu
zabor hori errez
geroa eraikitzen
ez daukagu errez
interesak medio
euren on beharrez
bertakoen hitzari
kasu egin ordez
ozen esan dezagun
errauskailurik ez!!!