Maitasun galdua
Mireia Gartzia Ibabe
Olerkia
D kategoria
|
Begiak itxita,
ezin ikusirik,
begiak zabaltzen lagunduz.
Estropezu egitean,
eskua emanez,
gehienetan.
Zure hitz goxoekin,
begirada sakonarekin,
txoratuta ninduzun.
Ezer ez da betiko
Udazkeneko txori koloretsuak,
eguzki distiratsuak,
gure arteko maitasunak,
ezin iraun denbora gehiagoan.
Haize bolada batek,
udazkeneko hostoak bezala,
edo itsasoko olatuen antzera
gure arteko maitasuna eraman zuelako.
Ezinean
Gau iluna agertu
eta ilargia desagertu,
ezin laguntza eskatu
ezin ezer.
Maitea
Hitz batzuk bakarrik,
hitz mingots batzuk,
bizitza bertan behera bota
eta ametsak eragozteko edo
etorkizunean aurrera egiten
ezinezkoa dela konturarazten dizutenak,
Maider
Neska hura,
ezkutuan,
bihotzean zenuen maitea.
Inoiz aurkeztu ez zenidana.
Iraganaren urratsetan,
orainaren gezurretan,
pixkanaka,
hautsi egin ninduzun,
hautsi egin zenuen nire arima
eta nire bihotza
eta ni guztia.
Ondo gordetako sekretua bai,
neska hura.
Bizitza galdua
Baina ez dut uste,
konturatu zarenik,
nire malkoak,
nire bizitza,
lehen bezalakoak direnik.
Orain ezin bizi,
ezin pentsatu,
ezin amestu,
ezin ezer.
Bizia lapurtu zenidalako,
bizitzeko gogoa kendu zenidalako,
maitea.
Esperantza.
Negarra
Zutaz oroitzen naiz,
negarrez hastean,
zuk esan zenidalako behin,
maite zaitut.
Baina gezurrezko hitzak besterik ez.
Eta nik,
sinistu nizun,
begiak malkoez.
Libre izateko
Bizitzaren bidea jarraitzeko,
ez etsi
eta
aurrera segi.
Gogotsu.
Zoriontsu.
Ezin fidatu,
ezin ukatu,
ezin ezer,
hala ere.
Udazkeneko hostoak,
itsasoko olatuak,
haizeak,
libre dira.
Eta ni, zergatik ez?
Laguntza beharra
erortzean,
ezer ez da betiko
oroimenean,
ezinean
maitea,
zure Maider
kuttuna,
begietako negarra
eta askatasuna.
Pertsona libre bat izan nahi dudalako,
independentea,
betiko.
Maitea,
ezin dut aurrera jarraitu,
ezin zaitut ahaztu.
Laguntza behar dut.
Oraindik,
maite zaitut.
|
|
| |
 |
 |
|