HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Premio Literario Koldo Mitxelena »  2007 - 18 edición: obras premiadas »  Olerkia »  Etxahun Aurkenerena

Etxahun Aurkenerena
ORHIKO XORIA OTE IZANA?



Etxahun Aurkenerena Arbelaitz
Barandiaran lizeoa
E kategoria



Gauaren Udazkena

Sasiz inguratutako larrosa
ez da bakarra,
arrosa kolorekoak gutxi,
zuriak, ordea, gehienak.
Eguzki zaio lagun lehenari,
Gau, berriz, Gauekori.
Iluntasun aldi honetan,
itxaropen galdu ugari.
Gure larrosak, pentsalari,
ahantzi omen du
bere arantza gerlari.
Gauekoren hatzaparra aurkari,
piztutako sua, berriz,
ez du inork itzali.
Ilargi, Eguzki bihurtu bitarte
kemena dugu gidari.



Negu Gorri

Gogoa ahanzten, noraezean,
dabilkigu gorputza.
Arima goibeltzen hasia,
haritzek, baina, badute segida,
ezkurrak diren heinean.
Basoetako erein berriak,
ez hartu gauzak lasai,
arbasoen Hitza eror ez dakigun.
Oihanean, ordea,
badira zuhaitz erori asko,
kontu dezagun bada,
gurea eror ez dakigun;
lore aldiak iritsi arte
eutsiko ote diogu?
Lore aldiak iritsi arte
Hitza gorde dezagun!

Udaberri, Zerumuga

Ortzi artetik lehen izpiak
zaizkigu ageri.
Gaueko, berriz, ez dakusagu;
ez da haren berri,
Xoriaren baitan Hitza nagusi,
lau haizeetan ibiliz.
Xirula entzun,
oihartzuna lagun,
arranoak dira haritzen ezagun;
entzun beza
beren ahotsa,
Hitza baitute gorputz.
Orhipean ez da beldurrik
Sasirengan salbu.



Uda; Argiaren Dantza

Izana gaur izan bekio
askatasunari.
Oihartzunak, lagun, kanta biezaio,
bakardadeari.
Lau haizeek oroit bezate
aintza zahar hori,
ur-jauzia aurrean
eta gaua gainean
jar ez dakizkigun.
Ahantzi itxaropen galdua,
atxiki itxaropen ahaztua.
Dagigun.
Berriro izan gaitezen
Orhiko Xoria.

Kantauri orpoan, argitzean,
azalduko den lauburua,
isil beza gaueko haizea!
geldi beza ur-jauzia!
erakuts biezaie Ortziren izatea!
bizirik dirauen Eguzkia.
Indar beza gure elea!
gogoa, bide batez, euts dezagun!
Orhipeko mundua.

Ortzian Eguzki eta Ilargi, argiz dantzan,
mendipea argitzeko asmotan,
egia bidean.
Lainok egiak ditu estali Gaua ekarriz,
tontorra da argitan soilik,
Xoriak dakusa, beraz, bakarrik.
Honek, galde, eska…
ez da inor ageri!
Bere xirulak balioko al du
galestar dragoia edo hiriburu bretoia,
bakardade itsura erakartzeko?
egia, berriro ere, kantatzeko?