HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Premio Literario Koldo Mitxelena »  2006 - 17 edición: obras premiadas »  Bertsoa »  Ane Labaka

Ane Labaka
Haizea orraztu nahian



1.
Igeldo azpian dotoretzen dut
Donostia hiriburua
hemendik ondo bereiz daitezke
Itsasoa ta zerua
kresal usaina duen haizea
orraztea helburua
Ondarreta ingurua
Peña Gancheguik landua.
Pertsona oro mundu bat dela
Hori gauza segurua:
Ni naiz Chillidak eraikitako
Itsas ertzeko mundua

2.
Arrantzaleen bizitzak badu
une gozoen kabida
baina sarritan une horiek
gazi bilakatzen dira.
Marinel xaharrak beti egiten du
kostalderainoko bira
begiratuz urrutira
ilusio ta desira
brisa artean noraezean
dauden kaioei begira
azken hatsa ere olatu artean
eman nahiean ari da.

3.
Buru gabeko neskato hori
hondartza dator atzera
eguneroko arazo oro
ur ertzean itotzera
bi marra, hiru ta laugarrena …
eramanaz sudurrera
konturatuko ote da
dela beretzat kaltera?
Plazer gozoan lainotan hegan
Kalatxorien antzera
baina bultzatu egin nahi nuke
hankak lurrean jartzera.

4.
Barealdia dakarrelako
enbataren erasoak
haur txiki baten itzal etzana
marraztu dit itsasoak
bera ikusiz gustura nago
kenduz begiko lausoak
zutik jartzeko gaixoak
zer nolako arazoak.
Ume gozoak une gaziak
nahiz ta lagundu altzoak
Itsas kirriak lagunduta egin
baititu lehen pausoak.

5.
Itsasoaren edertasunaz
entzun zuen mila aldiz
gaur Castillatik etorri eta
ikusi du bere begiz.
Munduko gauza ederrena da
hor dago ezin sinetsiz
bi begiak ditu diz-diz
ta pozak aidean dabiltz
olatupera jauzi egingo
luke pozik behin ta berriz
bere herrira eramango zun
horren gazia ez balitz.
6.
Bikote batek nire oinetan
berriz hartu du ostatu
ezkontza egunez maiteminduek
leku hau dute hautatu
kamera baten botoitxoari
sakatu eta sakatu.
Indar handiko olatu
parea dute osatu.
Nire burdinez egin kate bat
ta gorputzak inguratu
zuen bizitzak eta bihotzak
ezingo dira banatu.

7.
Bakardadea jende askoren
lagun bakarra delako
horren kontura isuri ditu
gizon honek mila malko.
Bizitza honetan neskek ez dute
sekula hartu aintzako.
Zorionak zuretzako
bakarra ez zarelako!
Azkenerako guztiz etsita
Itsasora egin du salto
lamia bati eskaini zaio
bizi berri baterako.

8.
Bikote gazte hasi berria
ez dira hizketarako gai
dardarka dute ezker hanka ta
eskubikoa ere bai.
Egunsentia ferekatuaz
Une egokiaren zai
Eseri gaitezen lasai
Badatorrela ai, ai, ai!
Lehen muxua estrenatzera
doazela poza itzai
olatu batek harrapatuta
biak gelditu dira blai.

9.
Jende uholde bat gerturatu zait…
zer gertatuko ote da?
eskuan dute euskal mapa ta
Gezi gorridun bandera
preso hilaren errauts zuriak
botaz olatu artera
negarrez dago arreba
bi gurasoak antzera.
Hainbat intziri, hainbeste malko
denak itoko al gera?
itxaropena, bizi gogoa
ta herriarekin batera?

10.
Arrantzale bat, drogazale bat
lehen egon dira hemen
Castillakoa ta bikoteak
ere hara so pozarren
euskal presoen sendia orok
zer gaizki pasatzen duen
umeek zenbat gozamen
suizidioa ondoren.
Niregan daude arrazoi denak
itsasoa bezain garden
baina ez dakit bihar zein, noiz ta
zertara etorriko den.




Doinua: Txikitatikan edukia dut