HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Premio Literario Koldo Mitxelena »  2005 - 16 edición: obras premiadas »  Gutuna »  Jone Etxeberria

Jone Etxeberria
GUTUNA
C KATEGORIA


KAIXO, NIRE JABE ZIKINA

Badakizu nor naizen? Ba, inoiz aldatzen ez dituzun galtzen poltsikoan nagoen arrain zatia naiz. Zuk gogoratuko duzu zer egiten dudan hemen, ezta? Edo, agian, ez. Beno gogoratu ala ez, zergatik nagoen hemen gogoraraziko dizut.

Dena orain dela hilabete bat pasa zen, 12:30etan jangelara jaitsi zinen. Lehenengo makarroiak, ze ondo ez? (zuretzat bai, baina niretzat ez, izan ere errepikatu egiten duzue eta gero inork ez du gogorik nire lagunak, senideak eta ni jateko)

Makarroiak gustura-gustura jan zenituen eta ni zure platerean jartzean, “aaajjj” esan zenuen, eta min handia eman zidan. Ni ez ninduzunez gustuko, serbileta batez bildu eta poltsikoan sartu ninduzun.

Azken hilabetean lagun asko egin ditut poltsikoan: enpanadilak, meroa barazki saltsan, txerri azpizuna, mingaina, arrain albondigak, melokotoia, eta ni bezalako beste batzuk.

Nire lagunak eta nik hemendik ateratzeko eskatzen dizugu, hiru arrazoirengatik:

1.- (Zeure onerako) Ustelduta gaude eta zure galtzak zabortegi usaina daukate. (Ez du zerikusirik gu ateratzearekin, baina beste gauza bat: Noiz aldatu behar dituzu galtzak? Nik ezagutzen zaitudanetik galtza beraiekin zabiltza, bueno nik uste dut ezagutu zintudanean, jada, zikinak zenituela galtzak).

2.- Jendea lurralde pobreetan gosez hiltzen, eta zu janaria alperrik galtzen. Esango duzu ni nazkagarria naizela, baina hori besterik ez bazenu jateko, jango ninduzun ez?

3.- Bale egun bat, bi agoanta ditzakegu hemen barruan, baina hilabete bat ez! Guk ere gure lagunekin eta familiarekin egoteko eskubidea edukiko dugu, ezta?

Beno nik uste dut argi geratu zaizula atera behar gaituzula ezta?

Espero dut hau irakurri eta gero aterako gaituzula hemendik, aldatuko dituzula galtzak eta nire lagun edo senideekin ez duzula guri egin diguzun berdina egingo.

Agur.

Zure galtzetako poltsikoko arrain zatia.