Bide amaiezinetik
argi baten atzetik
alde batean beltz gunea
eta bestean hutsunea.
Inora ez daraman trenean,
gidaririk gabeko bagoietan,
nortasun gabeko pertsonekin
eserita noa ni.
Iluntasunik ez duen
tunelaren barrenean
argi gorri bat piztu da,
tunelaren amaiera
lazgarria da.
Bestaldian,
basamortu lehorra
landareen leku hilkorra
sutan balego bezala
ikusten da mantuko azala.
Munduko ertza da,
trenaren lehen geldialdia
bertan, nortasun gabeko pertsonak
desagertu egiten dira.
Ondoren, zeruertzerantz
jarraitzen du bidaia.
Bide amaiezinetik
argi berdinaren atzetik
iluntasuna aurretik
zuloa berriz, atzetik.
Trenaren leihatilatik
eremu berria atzeman dut,
norbaitek eta zerbaitek
suntsituriko eremua.
Bertan ez dago bizirik.
Han,
bizia amaitutzat jotzen da.
Zer hura iritsi aurretik,
paisaia suntsitu zutenetik,
ez dago alaitasunik.
Trenak bere bidaia amaiezina
amaitu du, bukatu du...
|
|
D mailan (12-14 urte) saritutako olerkia
|
|