HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Cine Fantástico y de Terror »  Hush

Hush
Hush, 2008. Mark Tonderai. Erresuma Batua. 81 min.
Saila: Film luzeen lehiaketa
Hara! Gasolindegietan, supermerkatuetan, 24 orduko dendetan... iragarki-panelak aldatzen ziharduen mutilak idazteko estiloa du eta gainera zuzentzen ere badaki. Mark Tonderairi buruz ari gara, izuari eta norberaren ardura moralari buruzko Hush filmaren egileari buruz. Markek bere anaiaren enpresarentzat aritu zen lanean futbol-estadioetan. Lan kaxkarragoak ezagutzen ditugu, baina Markek dio hain akitua eta harrapatua sentitu zenez, azkenean, istorio hau bururatu zitzaion, Warp X estudioak esku onez finantzatua izateaz gain, ¡Fear Factory! deituriko ekoizle-etxeak ere parte hartu duena. Zuzendariaren lehen film honetan, gau euritsu baten iluntasunean, mutil bat sekulako nahastean murgilduko da kamioi baten barruan neskato bat biluzik eta oihuka ikusi eta alde batera utzi nahi ez duelako...

Azaroaren 5ean, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2008