|
|
(Frontière(s), 2007). Xavier Gens. Frantzia-Suitza. 108 min.
|
|
Zergatik ote eskuin basatiena boterera hurbiltzen denean (edo boterea lortzen duenean), Zinemaren mundutik film odoltsuak eta barruki-dendak eta gorputz-atalen zatiketa bikainak erakusten dituztenak eginez erantzuten dela? Egin gogoeta Xabier Gens-en lan zakar hau ikusten duzuen bitartean. Filmaren hasieran, Frantziako auzo pobreenak ikus daitezke, sute biziz inguratuak, hauteskundeen lehen itzulian muturreko eskuina garaile irten ondoren. Iraulitako autoen eta arpilatutako denden artetik hazpegi arioak ez dituzten pertsonak ihesian ikus daitezke. Utzitako meatze batzuetan babesten dira, baina meatzetan familia neonazi bat bizi da; familia hori Reich-aren susperraldiaren zain bizi da, fuhrer berri bat noiz aterako den zain bizi da. Eta, bien bitartean, mendeko izakiei erraiak kentzen dizkiete, nahiz eta ez duten arazorik mendeko izaki horiekin haragizko harremanak edukitzeko, horrela lortzen baitute geneen biziraupena…
|
Azaroaren 1ean, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2007
|
|
| |
 |
 |
|