HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Cine Fantástico y de Terror »  Erakusketa: Euskadi Fantastikoa

Erakusketa: Euskadi Fantastikoa
Raquel Alzate eta José Ángel Lopetegiren erakusketa
Urriaren 27tik azaroaren 24ra, Ernest Lluch kultur etxean

Euskadi Fantastikoa III
Donostiako Komikiaren aurreko Jardunaldietan egin den moduan, hirugarren edizio honetan bi marrazkilari ospetsu eta izen oneko aukeratu dira jardunaldien ardatz gisa, hain zuzen ere: Raquel Alzate eta José Ángel Lopetegi. Bi egileek Euskadiko, Espainiako eta Europako hainbat herrialdetako aldizkarietan egin dituzte argitalpenak, nahiz eta euren lanik gehienak gure herrialdean argitaratu diren. Ohikoa den moduan, estilo desberdineko bi egile aukeratu ditugu oraingoan ere. Errealista eta akademikoa da Alzate eta karikatura zalea eta dinamikoa, berriz, Lopetegi. Haatik, biak dira marrazkilari eta istorio-kontalari bikainak.