|
Ekoizpen etxe britainiarraren beste klasikoetako bat. Interpretazio berria. Kontuan hartzeko moduko pertsonaia beldurgarri berria. Antzinako Egipto. Ohiko taldea, Sangster, Asher, Fisher, Cushing eta Leek osatua. Universal etxearen saga berria, Hammerrek Karl Freunden pelikulatik ez ezik dagozkion sekueletatik abiatuta landutakoa. Momifikatutako apaiz bat berpiztuta. Lau mila urte geroago oraindik ere
|
leialtasuna erakusten dion printzesa. Haren antza handia duen emakumea. Lee eta Cushing berriro ere aurrez aurre, aldi honetan ohikoak baino eragozpen handiagorekin, milaka urte mugitu gabe egon den izakiaren zurruntasun logikoari egiptologoaren herrentasuna gehitu behar baitzaio. Hammer etxearen beldurrezko zinema orduan eta beti gailendu izan duten osagai guztiak. Klasikoak, alegia.
|