HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Cine Fantástico y de Terror »  XIV Semana de Terror »  Tximak harrotuta

Tximak harrotuta




Tximak harrotuta




Asteazkena 3
19:45
Principe aretoan
(Sail Ofizialeko filma)


(Hair High, 2004). Bill Plympton. Estatu Batuak. 78 minutu

Tximak harrotuta institutuko komedia gotikoa da, Carrieren antzeko istorioa kontatzen diguna. Cherri eta Rod institutuko erregina eta errege dira eta, beraz, nahiera kontrolatzen dute beren erreinua. Spudek, hirira iritsi berri den mutilak, nahigabe iraindu ditu biak eta Cherriren esklabo izatera behartu dute. Jakina, hasieran gorroto die elkarri baina, nola ez ba, maitemindu egingo dira azkenean. Cherrik eta Spudek graduazio festara elkarrekin joatea erabaki dute ezkutuan, eta graduazio gauean Rodek, hisiaz, errepidetik ateraraziko du bien autoa, lakuan amaitzeraino. 50eko hamarkadako zinemaren benetako erromantzeen antzera, autoa urperatu egingo da biek elkarri azkeneko musua ematen dieten bitartean. Cherriren eta Spuden gorpuak lakuaren hondoan betiko besarkatuta geratu diren bitartean, Rodek ikerlan guztiak zapuztea lortu du eta hilketaren akusaziotik itzuri da. Hurrengo kurtsoko graduazio gauean ezbeharrak jotako autoa berpiztu egiten da magiaz bezala eta lakutik irteten da ezertxo ere gertatu ez balitz bezala. Diferentzia bakarra hauxe da, barruan dauden gorpuak ageriko deskonposizio egoeran daudela.