HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Cine Fantástico y de Terror »  XIV Semana de Terror »  Banpiro-maitaleak

Banpiro-maitaleak




Banpiro maitaleak




Osteguna 4
19:45
Principe aretoan


(The Vampire Lovers, 1970). Roy Ward Baker. Britainia Handia-Estatu Batuak. 87 minutu

Lord Byronek aristokratak, erromantikoak eta anbiguoak izateko exijitzen zuen bere pertsonaiengandik. Eta Carmillak, Joseph Sheridan Le Fanuren nobela homonimoaren protagonistak, bete egiten ditu baldintza horiek. Eta banpiroa da, gainera. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Hammer Fims etxeak trilogia bat sortu zuen idazle irlandarrak sortutako pertsonaian inspiratuta, Banpiro-maitaleak, Lust for a Vampire eta Twins of Evil pelikulek osatua, non banpiroen istorioen ageriko erotismoa are eta nabarmenago eta esplizituago agertzen den. Sail honetako lehenengo pelikula Mircalla, Marcilla edo Carmilla Karnstein pertsonaian oinarritzen da, Ingrid Pitt aktoresak Ingalaterrako ekoizpen etxerako egindako bere lehenengo lanean. Emakume ederra eta liluragarria da, bere denbora Erdialdeko Europako nobleziako neskatila lañoak seduzitzen eta haien odola edaten ematen duena.