HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Cine Fantástico y de Terror »  XIV Semana de Terror »  Txori hilak

Txori hilak




Txori hilak




Larunbata 6
19:45
Principe
(Sail Ofizialeko filma)


(Dead Birds, 2004). Alex Turner. Estatu Batuak. 91 minutu

Ez diegu kasurik egiten gure arbasoen atso-ipuin zaharrei, eta horrelako kontuak gertatzen dira gero. Honela dio atsotitz anglosaxoi batek: "etxean den txoriak etxean den heriotza adierazten du". Eta, hala ere, kasurik ez. Eta horrela sasi artera sartzea besterik ez dugu lortzen, eta, bide batez, Alex Turner zuzendariari eta bere taldeari mundu erdiko fantasiazko zinemaldietako arduradunen bihotzetan eta adimenetan eldarnioak eragiten dituen pelikula odoltsua filmatzeko aukera paregabea ematea. Henry Thomasek antzeztua (bai, bera, ETko mutila -dagoeneko hazia-) eta baita beste lagun berezi batzuk ere. Dead Birds pelikulak Amerikako Gerra Zibilari uko egin zietenek errespetuagatik Hegoaldean kanpatzen zuten garaietan sartzen gaitu; hildakoen etxe batean. Bertan, nola ez ba, urrez leporaino betetako gaizkile batzuk ikusiko ditugu, baina ez dira bertan bizi diren bakarrak izango, ez eta bertan hilko diren lehenak ere.