Olentzero eta subilaren lapurreta
(2005). Espainia. Juanjo Elordi. 72 minutu
|
|
Juanjo Elordik zuzendutako eta Astean proiektatutako Olentzero, gabonetako ipuina ikusi genuenetik hiru urte igaro direnean, Baleuko ekoizpen etxeak Anjé gaztearen eta bere misteriozko lagun Olentzeroren abenturen jarraipena aurkeztuko digu, zuzendari berarena. Aldi honetan, Gabonetako opariak banatzen dituen pertsonaia hau, azken orduko prestatze lanak gertu dituela, haranean bizi diren haur guztien portaera behatzen ari da subilean zehar. Egun hauetan, negozio gizon maltzur bat heldu da herrira, bertako basoa soildu eta eskiatzeko pista bat eraikitzeko asmotan; gainera, bera izango da Olentzerori subila lapurtuko diona eta haur guztien opariak arriskuan jarriko dituena. Anjé, ikazkin gaztea, arduratuko da gauzak bere onera ekartzen.
|
|
|