HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Cine Fantástico y de Terror »  XVII Semana de Terror »  Bakartzea

Bakartzea
Bakartzea
Principe 2
Urriaren 31n, 19:45ean
(Isolation, 2006). Billy O’Brien. Britainia Handia-Irlanda. 95 min. Isolation, Gerardmerren, Frantziako fantasiazko zinemaldi handi horretan garaile nabarmena izandako pelikula hau, pelikula sendo hau, Cronenbergen aurreneko pelikulen arteko edozeinen eta Alien-en arteko gurutzatze genetiko zorotzat hartu izan dute sarean. Irlanda eta Britainia Handia arteko koprodukzioa da, eta baliteke Zinemaren Historia osoan beste edozein pelikula ez bezala hastea: albaitari batek ukabileraino sartu du besoa haurdun dagoen behi baten baginan, eta hausnarkariaren sabelean garatzen ari den “horrek” koska egin dio. Jakina, hemen ere esperimentu genetiko basati baten lekuko izango gara, kontrolik gabe hasi, garatu eta amaitzen delarik. Bost pertsona, dituzten beldurrengatik ere elkarrengandik batere antzik ez dutenak, behi mutanteen gertaera izugarritik bizirik irten nahian dabiltza.