HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Cine Fantástico y de Terror »  XVII Semana de Terror »  Harri magikoaren bila

Harri magikoaren bila
Harri magikoaren bila
Kursaal Auditorioan
Azaroaren 4an, 12:00etan
Harri magikoaren bila (2005). Lenard Fritz Krawinkel, Holger Tappe. Alemania-Espainia-Britainia Handia. 91 min. Beste mundu bat. Gaya. Leku baketsua, lasaia. Kezkarik gabe bizi da bertan jendea. Badute nolabaiteko antza gizakiekin, baina askoz ere txikiagoak dira (eta baliteke gizakiak baino lasaiago bizitzea gainera). Baina, egun batean, okertu egingo da erabat haien bizitza. HARRIA lapurtu du norbaitek, mundua bizirik mantentzen duen harri sakratua. Gaya desagertzeko arriskuan dago orain. Baina bertako bi biztanlek, Book eta Zinok, Gaya salbatzeko gurutzada bati ekitea erabakiko dute, eta hala iritsiko dira gizakien mundura, hemen “mundu errealtzat” ezagutzen dugun leku horretara. Lur ezezaguna eta arrotza da haientzat, areriozkoa eta arriskutsua. 3Dn egindako pelikula ikusgarria, eta gertaera handia Alemaniako animazio-zinemaren duela gutxiko historian.