HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Cine Fantástico y de Terror »  XVII Semana de Terror »  Cristobal Molon

Cristobal Molon
Cristobal Molon
Kursaal Auditorioan
Azaroaren 4an, 17:00etan
Aitor Arregi, Iñigo Berasategi. Espainia. 70 min
Cristobal Molon (2005). Antzina Praderia inperio handia izandakoa beldur da ez ote dion kenduko bere nagusitasuna harekin norgehiagoka ari den Boñigonia inperio handinahiak. Destruzzio maltzurrak, Pinzón II.a Praderiakoa erregearen kontseilariak, bidaia bat babestea proposatu du, zirt edo zart egin eta lehia hori betirako amaitutzat emateko: Ilargira egindako espedizio bat da, erregearen aurpegia bertan zizelkatzeko. Espedizioko tripulazioa arreta handiz aukeratu du Destruzziok: Cristóbal Molón izena duen aurkitzaile iruzurtia izango da liderra, hegan egitea ikara handia ematen dion gizona. Gipuzkoako Irusoin eta Dibulitoon etxeak berriro aritu dira elkarlanean Aitor Arregik eta Iñigo Berasategik –Glup eta Supertramps filmen egileek– zuzendutako pelikula honetan.