HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Fiestas de San Sebastián »  Fiestas 2007 »  Su festak

Su festak
Su Artifizialen 44. Nazioarteko Lehiaketa - Jaialdia
Egitaraua
Aurtengoan, Donostiako lehiaketa piroteknikoak 44. urtea beteko du. Lehiakideei eta lehiaketaren prestigioari dagokienean oso une gozoak bizi ditu, su artifizialen jaurtiketa tradizionalari dagokionean munduko garrantzitsuenetakoa baita. Bestalde, Mendebaldeko nazioarteko lehiaketa zaharrena da.

Ohikoa den bezala, lehiaketan Espainiako lau enpresak eta munduko beste lauk hartuko dute parte. Aurtengoan, urrutitik datozen zenbait enpresak lehen aldiz hartuko dute parte lehiaketan.


Abuztuaren 12a, igandea

Foti International Fireworks Pty Ltd (Australia)

Italian 1793an sortu eta Sydneyn (Australia) errotutako enpresa da. Tradizioa eta azken aurrerakuntza teknikoak nahasten ditu, kalitate bikaineko efektu eta kolore paregabeak lortuz.

Sydney 2000ko Joko Olinpikoen hasierako eta amaierako zeremonien diseinatzaileak izan ziren, eta 1988an (Brontzezko Maskorra) eta 2001ean bisitatu gintuzten.



Abuztuaren 13, astelehena

Pirotecnia Maria Angustias Perez (Granada)

Juan Pérez Marruecos jaunak 1889an sortu zuen, bere seme Luis Pérez Pérezek oinordetzan jaso zuen eta gaur egun María Angustias Pérez Aranda, piroteknia-enpresa baten buru den emakume bakarretarikoak gobernatzen du.

Sariak: 1986an esportazioaren eta imajina eta prestigio andaluziarraren sariak; 2006an, IX. Bartzelonako Jaialdi Internazionaleko 1. saria.



Abuztuaren 14a, asteartea

Fogos De Artificio De Angola Lda. (Angola)

"Fogos de Artificio de Angola" portugaldar aditu piroteknikoek sortu zuten Luanda hirian 2000. urtean.

Afrikar kontinentean egindako emanaldi ugariek eta Espainia eta Portugalgo jardunek piroteknia honen bikaintasuna eta ahalmena berresten dute. Angolaren independentziaren 30. urteurrenaren oroipen­ospakizunetan eskainitako ikuskizunak nabarmentzekoak dira, aldi berean Angolako 18 eskualdetan jaurti baitzituzten suak.



Abuztuaren 15a, asteazkena

Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza)

Piroteknia beteranoenetako bat da, mende bat baino gehiagoko eskarmentua duena. Ezin hobeki nahasten dituzte pirotekniaren antzinako artea eta sistema modernoenak.

Hogeita bat aldiz hartu du parte gure jaialdian eta Urrezko Maskorra lortu zuen 1964an.



Abuztuaren 16a, osteguna

Flash Art (Alemania)

Emanaldi ugari egin daitezke, baina eszenaratzea perfektua denean baino ez dira ikusleen gogoan eta oroimenean luzaroan irauten duten ikuskizun bihurtzen. Horixe da Flash Art pirotekniak eskaintzen digun aurkezpena.

Gaur egun Flash Art konpainia-talde bat da eta Alemaniako Kolonia, Berlin eta Postdam-en, Poloniako Wroclaw­n, Monakon, Dubain eta Hong Kongen ditu egoitzak.



Abuztuaren 17a, ostirala

Rocha-Areas (Galizia)

Soñeiroko Lugar de Mandín, A Coruña probintziako Sadako udalerrian kokatzen den familia-enpresa da, 1930ean Gabriel Rocha Sanmartín jaunak sortua.

Gaur egun enpresa horren arduradunek beren jakituriaren eta ondo egitearen transmisioa, eta nola ez, berorren jarraitutasuna segurtatzen dituzte. 1930etik hona emanaldi garrantzitsuak egin dituzte herri askotan eta lau aldiz izan dira gure hiria bisitatzen.



Abuztuaren 18a, larunbata

Lidu Fireworks (Txina)

Su artifizialen konbinazio-barietate zabalena sortzeko gai den eta giza begiak hauteman dezakeen kolore­gama osoa lor dezakeen munduko su artifizialen fabrika handienetako bat da.

Txinatar estiloa patxadatsua da, inoiz bukatu nahi ez balu bezala jokatzen du, baina Liduk Txinatik kanpo jaurtitzen duenean, toki bakoitzeko ukitu berezia ematen saiatzen da. 1987an Zilarrezko Maskorra lortu zuen.



Abuztuaren 191, igandea

Ricardo Caballer S.A. (Valencia)

XIX. mendearen amaieran sortu zen eta gaur egun Ricardo Caballer Estellés eta Ricardo Caballer Cardo jaunek kudeatzen duten enpresa aitzindaria da Espainiako piroteknia-alorrean.

Material piroteknikoaren Diseinuaren, Fabrikazioaren eta Merkaturatzearen ISO 9001:2000 kalitate-ziurtagiria dauka enpresak. Jardun nabarmenak egin ditu Madeiran 2004an (15 egun muntaketa egiteko) eta Sydney 2000n, eta Urrezko Maskorra lortu du 1989an, 2001ean, 2002an eta 2006an.

Ricardo Caballer S.A. pirotekniak irabazi zuen iazko Su Artifizialen 43. Nazioarteko Lehiaketa. Hori dela-eta, aurten etxe horrek jaurtiko du lehiaketaren azken egunean.





Parte hartuko duten etxe guztiak Donostiara Urrezko Maskorra irabazteko helburuarekin etorriko dira, saria oso aproposa baita euren produktuak ezagutzera emateko nazioartean. Hiru epaimahaik erabakiko dute irabazlea: epaimahai ofizialak, gazteen epaimahaiak eta ikusleen epaimahaiak.



Epaimahai ofizialak Lehiaketako sariak banatzen ditu, hau da:

- Urrezko maskorra eta 6.000 euro
- Zilarrezko maskorra eta 4.500 euro
- Brontzezko maskorra eta 3.000 euro



10 Aholku Su Artifizialei Argazkiak Egiteko


1. BILA EZAZU TOKI EGOKIA Suen jaurtiketa-eremutik oso hurbil egoteko ohitura oso zabalduta dago. Hobe duzu lanean eroso aritzeko moduko leku urrunagoa bilatu eta jende-pilaketari ihes egitea.

2. ERABIL ITZAZU TRIPODEA ETA URRUNEKO KLISKAGAILUA Tripodeak kamerari mugitzea eragotziko dio eta enkoadratze hobea lortuko duzu. Erabil itzazu urruneko kliskagailua edo kameraren tenporizadorea denbora motzean (normalean 2 segundo), argazkia berehala atera dadin.

3. ENKOADRA EZAZU ONGI ARGAZKIA ETA ZERUERTZARI ZUZEN EUTSI Enkoadratzea funtsezkoa da emaitza ona lortzeko. Argazkiak ateratzerakoan egiten den hutsegite nabarmenena zeruertz okerrak dira, nahiz eta geroago edizio-tresnekin zuzen daitezkeen.

4. HORIZONTAL ALA BERTIKAL? Bista orokorrak aukeratzen badituzu, egitzazu argazki horizontalak. Garrantzia suei eman nahi badiezu, bi formatuak dira baliagarri. Hori bai, enkoadratzea eginda duzunean, errespeta ezazu: horrela, zeruan erreferentzi puntuak bilatu ahal izango dituzu eta ez duzu etengabe kameraren bisoretik begiratzen ibili beharko argazkiak egiteko.

5. AUKERATU FOKU DISTANTZIA Su artifizialei argazkiak egiteko ez dago foku-distantzia berezirik. Distantzia laburrek hobeto enkoadratzeko bidea ematen dute. Foku-distantzia luzearekin enkoadratze-arazoak izan ditzakegu eta interesgunea argazkitik kanpo gera daiteke.

6. AUKERA EZAZU ISO SENTSIBILITATE BAXUA Zenbat eta txikiagoa izan ISO balioa, orduan eta seinale/zarata gutxiago izango dugu eta argazkiaren kalitatea hobea izango da. Erreferentzia gisa, ISO 100 balio egokia izan daiteke. 7. DIAFRAGMA IREKIDURA f/8 irekidura erreferentzia ona izan daiteke argazkiaren zatirik handiena garbia izan dadin.

8. OBTURADORE ABIADURA Suen leherketa geldirik nahi baduzu, 1/50 abiadura edo handiagoa nahikoa izango da. Suen ibilbidearekin jokatu nahi baduzu, abiadura txikiagoak egokiagoak izango dira.

9. ERABIL EZAZU ESKUZKO FOKATZEA Eskuzko fokatze-sistemari eutsi behar diogu, fokatze-distantzia infinitura doituz.

10. ITZAL EZAZU FLASHA Gure interesgunea hain urruti dago, flashak ez dio argirik egingo.


Donostiako Aste Nagusia 2007
Egitaraua

Artillero dale fuego