Famak gaur Donostiak
banaturik dauzka,
dela jolastoki bat
festaren sehaska.
|
1.
Lore toki polit bat
plazaren erdian
egin nahia senti zen
joan den aspaldian,
osaturik gutizi
zegoena herrian,
gaur aurkitutzen gara
baratze berrian.
|
2.
Gogoz diogulako
eraso lanari,
gure baratzean gauza
sortu da ugari,
ez ziola ia lur
bererik ageri,
zestotxo lorez bete
bat dela dirudi.
|
3.
Gure baratzean daude
lore oso finak,
zuri, gorri, horiak,
more eta urdinak,
lirio, azuzena,
alheli, jasminak,
bioletak, arrosak
eta krabelinak.
|
4.
Guk dauzkagu muxikak,
guk melokotoiak
gingak diruditenak
perlazko botoiak
aran klaudia ederrak
laranja, limoiak,
udare, alkatxofa,
mizpira, meloiak.
|
5.
Dauzkagu gereziak
dauzkagu marrubiak,
ilar, baba, babarrun,
esparrago handiak,
ez da letxu(ga)rik falta
ez ere azarik,
ez da gure baratzean
ez dagoen gauzarik.
|
6.
Gure beharrak hartzen
badirade ontzat,
poz bat geldituko da
betiko guretzat,
ez gera(de) gu jardun
lanean gerontzat
hau dena egin dugu
Donostiarentzat.
|
Lorazainen konpartsa
34. Zortzikoa
Inauteri astelehena. 1884
Raimundo Sarriegi
|