HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Premio de Narratiba Donostia Opera Prima »  Saritutako lanak

Saritutako lanak


Opera Prima saria 2007
31 Baioneta. Aitziber Etxeberria
1813ko uda da. Espainiako Independentziako Guda azkenetan eta tropa anglo-portugaldarrak gero eta hurbilago dauden arren, Napoleonen tropen menpe dago Donostia. Bere bizitza goitik behera astinduko duen bisita egingo dio François soldadu frantsesak Uliako Beatrizi. Ezezkorik onartuko ez duen eskaera soil bat du esku artean, pairatzen duen ikusmen arazoa sendatzea. Soldaduak badaki garai batean Beatriz petrikiloa izan zela eta baita Inkisizioarekin arazoak izan zituela ere. Iragana harrotu eta bere familia arriskuan jarri nahi ez badu, erronka onartzea beste aukerarik ez zaio geratuko alargunari. Guzti hau gutxi balitz, Donostiak jasango duen guda giro, setio eta suteak, egoera oraindik gehiago laztea baino ez du lortuko.




Erein/Euskadiko Kutxa saria 2007
Diotenez. Karlos Linazasoro
Eguzkiak lur arraildua sukartzen du. Urrunean, lurrinak zatikatua, txabola bat. Mutikoa hezur huts da. Hamar urte ditu. Eserita dago, biluzik, hankak gurutzaturik, ezerezaren erdian. Kamerak, zoom baten bitartez, lehen planoan erakusten dizkigu begi-zuloetako, ezpain ertzetako euliak. Ahoan sartu zaio bat orain mutikoari, listu apurño bat edan dio. Halako batean, autotik jaitsirik, gizon kameraduna mutiko biluziari hurbiltzen zaio, zalu, eta, kaxatxo bat irekiz, ezti apur batez igurtzi dizkio sudur zuloak, betazalak, ezpain barrenak. Gero, todoterrenora itzuli da.


2003an saritutako lanak